Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain dela mende erditsu bat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 341. orr.
Oren erditsu batez oihuka ari izanik, gehienek bozik ez zuten gehiago. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.
Urte eta erditsu pasa da Labartzatik aldegin nuenez geroztik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 214. orr.
Hilketa hauetatik erditsua, Erdialde eta Hego Ameriketan zein ere Kariben gertatzen dira. Berria - Mundua 2004-07-01
Liburuaren erditsua idatzi nituen eta argitaratu ziren artikuluz osatuta dago. Berria - Kultura 2004-05-14
Bizkaiaren erditsua bakar-bakarrik; gaineratikoak, gaineratiko guztiak Franco jenerala du bermatzen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 24. orr.
Mindurak ura du baregarri, baregarriak egarria du erditsuan, erditsuak itsua du laguntzaile, laguntzaileak ilea du gorputzean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 151. orr.
Abuztu erditsuan, eta aurreikusi bezala, bisitaldi labur bat egin nuen Oñati aldera lau egunez. Txillardegi «Putzu», 1999 - 269. orr.
Martxo erditsutan, nik uste, apez alemanak lanetik bozkarioz sartu ziren. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 129. orr.
Antzeko kinka larria nozitzen da Himalaia erditsuan dagoen Bhutanen, baina biktima kopururik ez zen jakitera eman, atzo behintzat. Berria - Mundua 2004-07-14
Zintzurraren erditsutan, gorgoilari hurbil, halako korapilo tinki batek, arnasaren behar bezala hartzera ere ez ninduen uzten. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 13. orr.
Goizaren erditsutan ziren eta eguraldia lainotsua izan arren eguzkia hasten zen agertzen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 136. orr.
Arrobigaineko dorre zaharra begiratu dut, eta farola berria mazelaren erditsuan. Kale mehar luze bateko erditsuan aurkitu dut Kale Nagusiko 45eko sotoa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 100. orr.
Urri erditsuko arratsalde batez, baratzeko bidetik ikusi zituzten bi emazte heldu, bata besteari bermatuz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 296. orr.
Baiona eta Uztaritze arteko bide erditsutan, Joantto Ithurbide ideiaz aldatu zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 214. orr.
Sara eta Amotz auzotegiaren erditsutan kokatuak ziren guardek Kontsistorioko kideak azken puntan abertitu zituzten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 154. orr.
Abendo erditsutako beharko da egin harat-hunata. Herria 2003-11-20
Mende erditsuraino iraun du feria berezi horrek. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 91. orr.
abendo erditsutan (4); agorril erditsutan (4); arratsalde erditsuan (6); arratsalde erditsutan (3); azaro erditsutan (3); bide erditsuan (3); erditsu bat (4); erditsu hortan (5); erditsutan edo (4); erditsutan edo hola (3); erditsutan eta (3); goiz erditsutan (3); hemeretzigarren mende erditsutan (4); martxo erditsutan (4); mende erditsu (4); mende erditsuan (3); mende erditsutan (11); partida erditsutan (3); urri erditsutan (4)