Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erdisoto iz eraikuntza batean, erdizka lurraren mailatik behera dagoen solairua.
Orain arte, garajeentzako solairuak eta erdisotoa eraiki dituzte. Berria - Kultura 2004-12-23
Uri eraikina hiru solairutan banatzea proposatzen dute arkitektoek: erdisotoa, behe solairua eta goi solairua. Berria - Kultura 2006-04-11
Erdisotoan karga eta deskarga lanak egingo dira, handik sartu eta aterako dira obrak. Berria - Kultura 2006-04-11