Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdiratu, erdira, erdiratzen 1 du ad futbolean, baloia zelaiko albo batetik erdialdera bidali aurkariaren ate inguruan.

Pasea ematen eta erdiratzen onenetakoa zen.  Berria - Kirola   2004-10-09

Hurrengo jokaldian Henryk erdiratu egin zuen Trezeguetek buruz gola egiteko, baina Kapsisek kendu zion baloia.  Berria - Kirola   2004-06-26

Bigarren gola lehenaren kopia zehatza izan zen, ezkerretik erdiratu, Raul Bravoren hutsa, eta oraingoan Ezkerrok buruz sareetara.  Berria - Kirola   2004-09-26

Artetak bikain erdiratu, Kovacevicek buruz ukitu, eta Xabi Prietok jaurtiketa bortitz batekin bidali zuen baloia sareetara.  Berria - Kirola   2004-10-28

Valcarceri erdiratzen saiatu zen, eta baloia, efektu bitxia hartu ostean, Albertoren ate barrura joan zen.  Berria - Kirola   2004-12-23

Erdiratzea ere lortu zuen behin baino gehiagotan, baina errematatzailerik ez zuen aurkitzen.  Berria - Kirola   2004-09-29

Manuel Pablok behin baino gehiagotan lortu zuen area ingurura iristea, baina erdiratzeko arazoak zituen.  Berria - Kirola   2004-09-29

Erdiratzea ere lortu zuen behin baino gehiagotan, baina errematatzailerik ez zuen aurkitzen.  Berria - Kirola   2004-09-29

· Jokaldi horietako batean Morientesek baloia galtzea besterik ez zuen behar izan Portok, kontraerasoan Alenitxevek baloia erdiratu eta Decok gola sartzeko, bere ekarpena egiteko.  Berria - Kirola   2004-05-27

Coirak baloi bat lapurtu, Edu Alonsori maisuki bidali, hark baloia erdiratu, Ivan Alonsok buruz utzi eta Vuckok baloia sareetara bidali zuen.  Berria - Kirola   2004-02-06

Lau minutu geroago, luzapenean, Pablo Garciak falta bat erdiratu zuen, eta andaluziarrek Aloisi eta Puñalen lehendabiziko erremateak urrundu bazituzten ere, Aloisik hirugarrengoan Betiseko atzelari guztiak saihestu eta baloia sarera bidali zuen.  Berria - Kirola   2004-03-15

Bost minutu bete ez zirenean Boumak lehen gola egin zuen, Robbenek erdiratutako falta batean atzelari txekiarrek eginiko huts nabaria baliatuta.  Berria - Kirola   2004-06-20

2 erdibitu, erdi bi egin.

Arraunei ekin zieten, halatan non eskuetako larrua erdiratu baitzitzaion, eta zauri bizi haren soleitzeko bere atorra urratuz lortu oihal xaflaz estali baitzituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 228. orr.

Gainera, oraingo sistema erdiratuak ez ditu saihetsi nekez justifika daitezkeen bikoizketak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 187. orr.

Familia baten bizitza erdiraturik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25

3 irud/hed

Non zen arrazoimena zure bizitzako maiteak irain egin berri dizunean salaketa ezin izugarriagoekin, zure "ni" zorigaiztoko hori erdiratuz beraren erdeinuaren aizkorakadez?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 244. orr.

Antzokia luke, hara, malkoz itoko eta solas lazgarriz erdiratuko guztien belarria.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 106. orr.

Lokartzear zegoela, oinaze sarkor batek erdiratu zion bularraldea eta arnasa sakon hartzeko beharrean gertatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 228. orr.

Ez zion bihotza erdiratzen haien etorrerak, ez eta nahigabetzen ere haien joanak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 168. orr.

Oinaze lazgarriak erdiratzen dit bihotza.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 254. orr.

Urrats geldian zihoan, bihotza erdiratua eta begitartea ilun.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 266. orr.

Hariaren beste puntan negar-zotin bat entzun nuen, bihotza erdiratu zidana.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 12. orr.

Liburuzaina zenez gero, bihotza erdiratu zion Galoisen gogoetak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 334. orr.

Suzko setio izugarri hark iraun zuen bitartean, erdiratu izan ninduen mina gogoratu besterik ez nuen ulertzeko ezen nire birikak betetzen zituen arnasaldi bakoitza jainko apetatsu haien opari bat zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 350. orr.

Ez izatera debeku nagoen espetxeko sekretuez mintzatzea, banikek kontakizun bat zeinaren hitzik arinenak hire arima bailuke erdiratuko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 58. orr.

Deabru gaixoa, arima erdiratzeko moduan gaixoturik, ihesi zebilen, santuaren etxea zikinduz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 140. orr.

Nirekin ninderaman, nirekin joan nahi zukeen arima, erdiraturik, odoldurik, eta ez nuen aurkitzen non egotzi.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

4 erdira mugitu.

Haien paretak, zutabeak eta kolomak, behekoen gainean erdiratuta jarriko dira perpendikularrean, sendotasunez erantzun dezaten; zeren eta pareten edo zutabeen pisuak hutsa hartzen badu azpian, ezin izango baitu irauteko moduko sendotasunik izan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3030. orr.

5 erdira ekarri.

Eta hauek erabaki dute beraz balia-prezioaren erdiratzea.  Herria   2003-06-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baloia erdiratu (4); bihotza erdiratu (11); bihotza erdiratu egin (4); bihotza erdiraturik (6); erdiratu egin (6); erdiratu egin zitzaion (3); erdiratu eta (12); erdiratu zuen (4); erdiratutako falta (3); eta erdiratzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus