Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdiraketa 1 iz futbolean, baloia zelaiko albo batetik erdialdera bidaltzea talde aurkariaren ate inguruan.

Osasunaren ezaugarrietako bat hegaletatik areara erdiraketak egitea da.  Berria - Kirola   2006-02-01

Vieirak baloia eskatu, ezkerrera zabaldu, Colek erdiraketa egin eta Piresek buruz, ederki, banakoa lortu.  Berria - Kirola   2004-03-25

Milosevicek Corralesen erdiraketa burukada batekin Aranzubiaren sareetan iltzatu baitzuen.  Berria - Kirola   2004-08-31

Moralesek eskuin hegaletik egin erdiraketa ederki errematatu zuen Webok, baina De la Fuente atezainak erantzun bikaina eman zion.  Berria - Kirola   2004-11-11

Behin baino gehiagotan bi hegaletatik eginiko erdiraketak erremate gabe geratu direla ikusi da.  Berria - Kirola   2004-02-18

Eraso guztiek hasiera eta akabera zuten: Poborskyren erdiraketa eskuinetik eta letoniarren urruntzea.  Berria - Kirola   2004-06-16

Kollerrek gutxigatik ez zuen buruz errematatu Nedvedek eginiko erdiraketa.  Berria - Kirola   2004-06-16

Defentsa lan ona egiten ari zen Frantzia, eta erdiraketen bidez baino ez ziren iristen greziarrak.  Berria - Kirola   2004-06-26

2 (izenondoekin)

Conceiçaok eskuin aldetik egindako barnekaldiren bat, eta Niemi suomitarrak egindako erdiraketa gaiztoak ziren arrisku bide bakarrak.  Berria - Kirola   2004-12-17

Kosta egiten zaio zelai erdiko marra gainditzea eta erdiraketa onak egitea.  Berria - Kirola   2006-04-06

Rekartek erdiraketa bikaina egin zuen, baina txiletarraren burukada indartsua ozta-ozta joan zen kanpora.  Berria - Kirola   2006-04-09

Postigak bikain errematu zuen buruz Simaok ezkerretik eginiko erdiraketa neurtua.  Berria - Kirola   2004-06-25

Alavesek azkar atera zuen baloia eta Coira eskuin hegaletik egindako erdiraketa zehatza ate barrura bidali zuen Palermok buruz.  Berria - Kirola   2004-05-30

Hakan Yakinek erdiraketa arriskutsu bat baino gehiago bota zituen defentsa ingelesen artera.  Berria - Kirola   2004-06-18

2-0ekin partida eskura zuenean, berriz ere hegaletik egin zizkioten goleko erdiraketak.  Berria - Kirola   2004-03-23

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gauzak hobeto jarri ziren hiru minutu geroago, Urzaizek buruz Tikoren falta erdiraketa sareetara errematatu ondoren.  Berria - Kirola   2004-03-21

Osasunan gol erdiraketa gehien egiten duen jokalaria bilakatu da.  Berria - Kirola   2004-12-02

Espainiako Ligan gol erdiraketa gehien eman zituen jokalaria izan zen.  Berria - Kirola   2004-02-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egindako erdiraketa (5); egindako erdiraketa bat (3); eginiko erdiraketa (5); erdiraketa bat (12); erdiraketa bikaina (3); erdiraketa ederra (3); erdiraketa egin (4); erdiraketa on (3); erdiraketa ona egin (3); eta erdiraketa (5); zuen erdiraketa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus