Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdiragarri izond 1 erabat hunkitzen duena. ik urragarri.

Armeniaren eta Sobiet Batasunaren arteko gerran kronikari ibili zen, eta orrialde erdiragarriak utzi ditu idatzirik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 148. orr.

Odol hotzean eleberrian, egiazko gertakari lazgarri batzuk hartu eta haien kronika erdiragarri bat egin zuen, kazetaritzaren baliabide eta hizkerarekin, erritmo sorgingarri batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 32. orr.

Burumakur zegoenak burua behingoz zutitzen zuela, eta buruarekin baterat besoa, oihu erdiragarri batean erran zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 435. orr.

Baina oihu ikaragarri, zoli, erdiragarri, emakume baten oihu bat, zabaldu zen gauean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.

Negarrez doaz Luhit-eko aldapan gora; garrasi erdiragarriak darizkiela, Horonaimgo bidean.  Elizen arteko biblia   Is 15,5

Baina ahoan zerbait edukiagatik, marru erdiragarriak botaz jarraitzen zuen ume demonioak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 167. orr.

Denak bata-bertzearen ondotik joaiten ikustean, halako solasaldi erdiragarria bat-batean moztuko delako damutzen dira.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 54. orr.

Besoetan hara eta hona kulunkatzen hasi zen, baina gero eta negar handiagoak eta erdiragarriagoak egiten zituen haurrak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 122. orr.

Kartzelara iritsi arteko egunak, atxiloketa eta polizia-etxeko bizipenen testigantzetara ez naiz ohituko inoiz, beti dira erdiragarri.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 97. orr.

2 bihotz-erdiragarri izond bihotza erabat hunkitzen duena.

Gibelatu nintzen, pentsa dezakezun bezala, eta niretzat hura aski gertakari bihotz-erdiragarria zen dagoeneko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 442. orr.

Haren oroitzapen bihotz erdiragarria paseatu zuen Guyanako gau argitsuetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 337. orr.

Eta aitak deus ere ezin egin, urrun baitzegoen, Jainkoak daki non... Zer memento lazgarriak, bihotz erdiragarriak!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.

Kontua da nik ere idatzi nituela maitasunezko olerki batzuk, dela barneko su irudimenezko edo egiazko baten berotasunak eraginda, dela elearen ederraren bilaketa bihotz-erdiragarrian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 71. orr.

Geltokiko trenen txistukadak, balkoiko ateak ongi hetsita ere, gero eta zorrotzago eta bihotz-erdiragarriago iristen zitzaizkidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 359. orr.

Ohore handia da guretzat, baina bihotz-erdiragarria ere bada holako albiste izugarriak eman beharra.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotz erdiragarria (4); bihotz erdiragarriak (3); oihu erdiragarri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus