Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdipurdiko izlag erdizkakoari, ez ondo ez gaizki eginari dagokiona.

Zela-halako ikerlaria baizik ez haiz izan beti, erdipurdiko zientzialaria.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 192. orr.

Leitzako atzelariak azken partidetan emaniko erdipurdiko errendimendua nabari hobetu zuen.  Berria - Kirola   2004-06-25

Nire erdipurdiko ingelesarekin ez naiz, ba, pertsona egokiena mintzamen eredua izateko inorentzat.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 118. orr.

Erdipurdiko negu baten ondoren, udaberri eder bat etorri zaigu orain.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 282. orr.

Pío Barojaren bizitza pixka bat jarraitu duena berehala konturatzen da, zernahi esan edo zernahi egiten duela ere, sekula ez duela konformidadea hartzen erdipurdiko ordezkoekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 12. orr.

Guztiei galdetzen zien -sinple nahiz jakintsu, santutasun handiko nahiz erdipurdiko- nola irits zitekeen egiaren bidea ezagutzera eta bere perfekzio-asmoan gero eta gorago igotzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 239. orr.

Telenobelak ikusten, telebistako lehiaketei deika, seme-alabei mukiak eta beste garbitzen, eta etxera mantenua dakarren erdipurdiko adulteriogileari bizitza izorratzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 38. orr.

Joan dituk beroak, epelak eta erdipurdikoak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 9. orr.

Ez al dugu antzeko zerbait egiten plaza batean gai bati erantzun, erantzuna hobetu zitekeela pentsatu, eta autoan etxerakoan bertso erdipurdiko hura hobetzen-hobetzen gatozenean?  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 180. orr.

Esana dut akademiako irakasleetan ere, beste edonon bezala, bazirela onak, erdipurdikoak eta txarrak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 82. orr.

Oraintxe herri txiki eta erdipurdikoetan bakarrik gailentzen zaio ardoa zerbezari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 155. orr.

Gauzekin gure zentzumen argal, erdipurdiko, gaixoen bidez baizik ez dugu harremana.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 224. orr.

Nik uste dut badirela nolabaiteko irizpideak, finkatzeko liburu bat ona, erdipurdikoa edo txarra den.  Berria - Kultura   2004-03-21

Orduan konturatuko zinen nobelaren laburpena ez dagoela gaizki, baina erdipurdikoa dela; batxilergoko edozein ikaslek egingo zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 94. orr.

Kirten, baldar, erdipurdikoa naizela, ezertarako gauza eza.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 64. orr.

Ez litzateke noski garaiko gizonik handiena zehatz-mehatz deskribatu behar, edo iraganeko ospetsuenen ezaugarri nagusia seinalatu, baizik eta ardura beraz kontatu gizonen bizialdi berdinik gabeak; jainkozkoak, erdipurdikoak zein kriminalak izan gizonok.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 24. orr.

Jokalari langilea, baina teknikoki erdipurdikoa.  Berria - Kirola   2004-10-01

· Egia txepel xamarrak dira, erdipurdikotik askoz gorago iristen ez direnak, eta inoren izanik edo izan-nahirik behar den tamainan betetzen eta janzten ez dutenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.

Eta nire izaerarekin hobeto egokitzen da, zirt edo zart, erdipurdikorik ez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta erdipurdiko (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus