Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erdipurdika adlag erdipurdi.
Horiek ere erdipurdika dabiltza urte guztian, batzuetan ongi eta beste batzuetan gaizki. Berria - Kirola 2004-01-15
Gizona eseri orduko, hari irribarre egiten saiatu zen andrea, erdipurdika baino ez, ordea, eta eskuineko sorbalda gain-gainean pausatu zion begirada. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.
Gogoz kontra, lagunaren ehorzketari eman nion lekurik handiena, Patxik kolega batengandik lortu ahal izan zuen erdipurdikako argazkia [...] hiru zutaberen luzeran paratuta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.
Barka, otoi, batzuk euskaraz erdipurdika idazten badugu! Herria 2005-03-24