Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kantatu edo errimatu daiteke oso ondo, ondo, ez hain ondo, erdipurdi, gaizki, oso gaizki..., baina neurriak ez du inongo eskalarik onartzen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.
Gero etxerakoan autoa hartzen duenean errepasatu egiten du zer egin duen ongi, eta zer egin duen erdipurdi eta zer egin duen gaizki. Berria - Kultura 2006-03-18
Politikan bai, baina hemen ez dago erdibiderik: erdipurdi plagiatzea gaizki plagiatzea da. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 55. orr.
Eskolak ondo, erdipurdi edo gaizki ematen dituen, ez dio axola handirik. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 117. orr.
Etxeko argiak piztuta daude, eta leihoek aske uzten dituzten errainuek erdipurdi argitzen dute ilunpea. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 162. orr.
Lizarraga jeneralak inposatutako ohiturari jarraituz, euskaraz ongi zekitenek eta erdipurdi baizik ez zekitenek bat eginda, kantatzeari ekin zioten ozenki Lizarrako bazterrak oro inarrosiz: [...]. bai, bera izan zen Commendatoreari nire izena aipatu ziona: zertxobait entzuna zuen, erdipurdi samar ote nenbilen Meatzeetan, uste zuen egoki izan nintekeela ikerketa-lan hartarako, eta, gainera, zergatik ez esan, kokoteraino zegoen bakarrik egoteaz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 192. orr.
Luiz Alberto, oraingoz, bere mailan aritu da, erdipurdi, alegia. Berria - Kirola 2004-09-24
Aurrena barkatzen dudana jende inozentea izaten da: publikoa, biktima; hurrena artista: betiko erdipurdi hori; eta azkenekotz artista gidatu nahi izaten duen filisteoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 331. orr.