Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdimin iz pl erditzean izaten diren minak.

-Hago isilik gizona... erdiminak ditiat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.

Bere emazteari erdiminak etorri eta maiorazkoa jaiotzear zela ikustean, lasterka atera zen Institutuko korridorera, oihukatuz: [...].  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 203. orr.

Orduan etorriko zaie hondamendia gainera, ustekabean, haurdun dagoenari erdiminak bezala.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,3

Bere aitaginarreba eta senarra hilak zirela aditu zuenean, kuzkurtu eta haurra izan zuen, erdiminak etorri baitzitzaizkion.  Elizen arteko biblia   1 Sm 4,19

Erditzeko garaian, hainbat egun eman zituen erdimin izugarrietan, bizitzaren eta heriotzaren artean zintzilik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 221. orr.

Haietako baten andreak hiru egun zeramatzan erdiminetan, eta hiltzear zegoen erdi ezinik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1094. orr.

Beldur-ikarak joko ditu, eta hain estua eta larria izango da egoera, ezen erdiminetan dagoen emakumea bezala bihurrituko baitira.  Elizen arteko biblia   Is 13,8

Arezzo aldeko andre bat erdiminez zegoen zazpi egunez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 861. orr.

2 irud/hed

Globalizazioaren erdiminak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 21. orr.

Arkitekturaren eremuan helenismoaren berpizkundeak Mendebaldeko jeinuan eragin zuen antzutasuna industri iraultzaren erdiminetatik inolako uztarik ateratzen izandako porrotak erakusten zuen. Ikus bestela zer zioen, ia erdara hutsezko egunkari baxko baten erdiminetan, bertako zuzendari izan behar zuen andereak: [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakumea erdiminetan bezala (9); erdiminetan bezala (10); erdiminetan dagoen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus