Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdilari 1 iz taldekako kiroletan, erdialdean jokatzen duena.

Erdilarien lerroa betetzen zenean, falta egingo zuen gupidagabe; baloia azkar asko emango zion hobekien ikusten zuen kideari.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 32. orr.

Zazpiak esperientziadunak dira: atezain bat, Christophe Bernet; defentsari bat, Nicolas Delmas; bi erdilari eta hiru aurrelari.  Herria   2002-08-01

Ea U.S.C.n erdilari aritzen zen hura ni nintzen, eta baietz esan nionean, nire adina kalkulatu zuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 11. orr.

Gustatu zitzaidan partida eta Hiri nagusiko gazteek zuten irabazi, Artestar mele erdilaria pasatu baitzen azken mementoan bi aurrelarien artean entsegua landatuz marra xuriaren gibelean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 105. orr.

Realeko erdilaria ez dago pozik.  Berria - Kirola   2004-11-18

Maradona eta Brian Roy (Ajaxeko ezker hegaleko erdilaria) miresten zituen Davidsek garai hartan.  Berria - Kirola   2004-02-05

Valverderen erdilariek, pase zehatzetan oinarrituriko joko bizkoarrekin aise zulatu zuten Osasunaren atzeko lerroa.  Berria - Kirola   2004-08-31

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Blagoi Georgiev erdilari bulgariarrak utzita jokatuko du Alavesen, denboraldia amaitu arte.  Berria - Kirola   2006-01-12

Han ikus zitezkeen, besteak beste, Lizardi aurrelari paregabea, Eunton gomazko atezaina, Carpiano erdilari iaioa.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 121. orr.

Erdilari aurreratu gisa hasi zinen, euskarrian jokatzen duzu egun, eta zentral gisa ere jokatu duzu.  Berria - Kirola   2004-01-03

Robben, partidako jokalari onenetakoa ordu arte, kendu zuen, eta Bosvelt erdilari beteranoa zeilaratu.  Berria - Kirola   2004-06-20

Jonathan Woodgate Newcastleko erdilari ingelesak ez du Portugalgo Eurokopa jokatuko.  Berria - Kirola   2004-04-28

Erdilari erasokorrak eta aurrelariak dira ia guztiak.  Berria - Kirola   2004-06-17

Erdilari gogorra da eta euskarri postuan jokatzen du.  Berria - Kirola   2004-06-13

Lucho Vargas partidaren erritmoa haustera ateratako erdilari zaildu bat zen, zelai lohitsu baten erdian.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 21. orr.

Atzean bortitz, erasoko erdilari bizkorrak eta aurrelari bakarrarekin.  Berria - Kirola   2004-01-23

Europako erasoko erdilari onenetakoa.  Berria - Kirola   2004-02-24

Ez zaio arrazoirik falta gorritxoen harrobiko erdilariari.  Berria - Kirola   2004-02-29

Bertik, 1980ko hamarkadako Inter onenean aritutako eskuin hegaleko erdilari finak, 180 minutu besterik ez zituen jokatu.  Berria - Kirola   2006-01-06

Hire aita aurrelaria zuan, ni hegala, besteak atzelari eta eskuineko erdilari, ez nauk gogoratzen.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 38. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Aurreko denboldian eskuin erdilari postuan aritu zen, baina Ortizen fitxaketak hamaikakotik kanpo utziko du igandean.  Berria - Kirola   2004-09-10

Sota eta Moreno (erdi-puntak), eta Seguro eta David Lopez (ezker erdilariak).  Berria - Kirola   2004-07-11

Postua: Eskuin hegalekoa edo eskuin erdilaria.  Berria - Kirola   2004-05-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus