Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gau batez, pare bat aldiz irten zen, etxeko ate ostean zerbait zirrin-zarran antzeman ondoren, eta itzal bat erdikusi zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 166. orr.
Kontraleihoek erdikusten uzten zuten siluetari antzemateko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 112. orr.
Horiek estali zaizkio, hasieran adimena horiek asimilatzeko gai ez delako, eta horregatik haien distira batzuk erdikusten utzi zaizkio, goi mailako gizakiak ezagut ditzan. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 86. orr.
Pertsonaia arraro bat topatuko duzu, bere elurrorein adar handiak erdikusiko baitituzu iluntasunean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 363. orr.
Izan ere, ene helburua hauxe da, egia horiek, erdikusiak izan ondoren, estaltzea, Jainkoaren nahiaren aurka gerta ez daitezen. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 30. orr.
Aurpegi beldurgarria erdikustera irits gaitezkeelako asmaketa horretan. «Kuskue tanden», 2004 - 160. orr.