Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erdikari iz angelu bat bi eremu berdinetan zatitzen duen zuzekia.
Angelu bat bi zati berdinetan erdibitzeak erdikariak eraikitzea dakar; zuzenki batekin gauza bera eginez gero, horra erdibitzailea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.
Horretarakoxe asmatua zen erdikaria, eta erraza zen eraikitzen, gainera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 201. orr.
· Handik iparrera jotzen zuten, motor hots ikaragarria lagun, beherago oraindik, eta, zumardiaren bertikalarekiko erdikaria hartu bezain laster, metrailetak isildu gabe eta arbola puntak ukitzeraino hurbiltzen zitzaizkien, sua muturrean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.