Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jeneralaren paretik pasatzean, bat-batean, bestaldean agure bat ikusi nuen martxa militarraz axolatu gabe han aldamenean bidexka batetik zihoana, astiro, herrenka, kanta debekatu bat erdikantatuz. Berria - Kultura 2004-05-28
Goiok hamarretako mezara joan behar izan zuen, baina arratsaldeko bostetan jende heldu guztia arrosariora, Olabeko Mikaelak erdikantaturiko otoitz haietara joan zen artean, bera etxean geratu zen.Txirritak Munduko Gerra Handiari jarritako bertso-paperak aurkitzeko hona Aita Zabalak ibilitako bidea: Getarian entzun zuen lehen aldiz bertsoen berri; baserri bateko etxekoandreak bi bertso eta erdi kantatu zizkion. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.
Lorategian hasitako zerbait erritmikoa aditu zuenean, erdi hitz egina erdi kantatua, senarra terrazan gora eta behera zebilen bitartean, makakorroa eta kantaren arteko zerbait, berriro lasaitu zen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.
Zutik egongo da, barandaren kontra, begi zoro eta triste horiekin gorpezur jantzia ematen duela, kantua edo lantua erdikantatzen: [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 186. orr.