Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hemendik egunean bat; hortik erdika bat; bestetik hiru laurden. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.
Berehalaxe ekarri zioten buztinezko ontzi erdika bat, osorik ez baitzeukaten, urez beteta. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 935. orr.
Aurrez aurre eta ez hitz-erdika. Elizen arteko biblia Zen 12,8
Um Hamidak berak adierazia zion, hitz erdika, eta berak ez zuen eragozpen bakar bat ere jarri. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 162. orr.
Hartan, Baionako apezpikuak, hitz erdika bazen ere, iradoki zion deserriratzeari akabantza emateko parada zuela. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 18. orr.
Arrautzatik urteten danean, ordu erdika ontzi baten brandya oilasko-odolaz nahastuta emon behar jako edaten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 210. orr.