Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdigune 1 iz erdiko gunea.

Ez baitaiteke erdigunerik izan, espazioa infinitua izanez gero.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 91. orr.

Xake taulari begiratzen badiozue, segituan ohartuko zarete ez daukala erdigunerik; erdiguneak egon beharko lukeen tokian lauki bat dagoela lau laukitxorekin, bi txuri eta bi beltz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.

Gauza jakina da mundua konplexuagoa bihurtu dela, eta lanaren nazioarteko zatiketak, erdigunea eta periferia, Iparra eta Hegoa, eta gisa bertsuko kontzeptuen inguruan ñabardura gehiago egitea eskatzen dutela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 211. orr.

Praile budista laranjaz jantziek jotzen duten gong erraldoi baten erdigunea.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 81. orr.

Europako bideen mapa: egiazko armiarma sarea, baina erdigunerik ez duena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 48. orr.

Baldin eta zurezko habe bat, metalezko barra bat edo hezur bat erdigunean kargatzen bada, haren azpiko gainazala tenkatu egingo da eta, beraz, tentsioan egongo; goikoa, berriz, konprimitu egingo da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 25. orr.

Muskulu ziliarra uzkurtzen bada, zuntzen tentsioa gutxitu egiten da, eta kristalinoak, erlaxatu, eta forma konbexuagoa hartzen du, hau da, erdigunean sabeltzera egiten du nabarmen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Behar bada noizbait gertatu zen, tunelaren alde bietako langileek gero eta gehiago zulatu eta gaizki kalkulatu zutelako erdigunean elkar ez topatzea ere.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 142. orr.

Jainkoa eta ez beste ezer ezin liteke sartu erdigune horretan, arimaren zolan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.

Erdiguneko kaleetako teilatu gorriak, parkeak, eliz dorrea, kanpoaldean egiten ari ziren bi auzo berri, etxe berdin-berdinez osatutako lau lerroko auzoa.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 131. orr.

Erdiguneko euskalkiak zituen gogoko, euskaldun guztiendako ulerterrazenak zirelako.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 152. orr.

Bazterretako hizkerak baino -bizkaitarra eta zuberotarra- errazago aditzen da erdigunekoa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 33. orr.

Uhinak ikusiko genituzke erdigunetik biribilean urrutiratzen, ur geldietara harri-koskor bat botatzen denean bezala.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.

Haien pausoa bizkorra zen, eta espaloietatik ez ezik erdigunetik ere saiatzen ziren, autoen arteko distantziak aprobetxatuz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 128. orr.

Bere aitak botika eder handi bat zuen erdigunean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 60. orr.

Erdigunera joango nintzen eta orduan erabakiko nuen zer egin, bulegora joan, etxerantz abiatu edo beste gin-tonic bat hartu edozein kafetegitan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 55. orr.

Lau elementuok, beren tokietara itzultzeko, egiten dituzten lerro zuzeneko mugimenduak bitarikoak dira: zirkunferentziaranzkoa, suari eta aireari dagokiona, eta erdiguneranzkoa, urak eta lurrak egiten dutena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 191. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Lurraren erdigunea, antzinako sistema geozentrikoaren arabera, unibertsoaren erdigune orokorra zen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 252. orr.

Eta, nola Eguzkia sistema planetario berriaren zentroa den, hala, adimenduaren bertze argi hori diagu -eta gizona bera, azken finean- mundu berriaren zentro eta erdigune.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 239. orr.

Leunki zeharkatzen duzu Times Square goizaldeko hiru eta erdietan [...] eta bat-batean bakar-bakarrik zaude munduaren erdigunean, zeruko bazter guztietatik neoia isurtzen delarik zure gainera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

Hark izan behar zuen SSen inperioaren erdigunea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 270. orr.

Beste ikasleek, Josebak, Susanak, Victoriak eta Teresak, aurrera jarraitzen zuten, hiriaren erdigunerantz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.

Biraka ziharduen berebiziko abiaduraz, zurrunbiloaren erdigunera makurtuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 351. orr.

Zeren jakin behar duzu, oi Ariadna, egundaino ez dela azaldu labirintoaren erdigunera gizaki guztietatik agertu behar zuen bakarra, basakeria geldiarazi zezakeen bakarra.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 26. orr.

Ikusi nituen Amerikako jendetzak; ikusi nuen zilarrezko amaraun bat piramide beltz baten erdigunean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

Hitz joko bat dela pentsatuko duzue, baina, nire iritziz, nobelaren erdigunea, zentroa, Central Park da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 133. orr.

Ez dezazula inondik ere sinets, Memmio, zer guztiek gauzadiaren erdigunea deritzonerantz jotzen dutenik eta horri esker munduaren izaerak kanpotiko talkarik gabe dirauenik eta ezerk ezin duenik ez goitik ez behetik inora alde egin, denak erdirantz jotzen duela-eta.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 89. orr.

[Bihotza] gorputzaren erdian aurkitzen denez, halaxe deitzen zaio, halaber, gauza baten erdiguneari.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 101. orr.

Euskal Herriaren erdigunean dago.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 33. orr.

Kartzelaren erdigunetik ateratzen diren lau beso dira Herrerako moduluak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 155. orr.

Pekinek gobernuaren erdigune izaten jarraitu zuen, eta Chung-tu-k oporretako egoitza izaten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.

Gogamenaren ikuspegi modular batek ere -eta horrek ere badu garrantzia- ezabatu egiten du nortasuna, norberaren erdigunea, nia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 222. orr.

Enparantza da Pasaiako herriko bizitza eta mugimendu guztiaren erdigunea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 30. orr.

Preso eta iheslari politikoak «eztabaidaren erdigunean» jartzeko eskatu zuen.  Berria - Harian   2005-12-11

Autodeterminazioa edo lurraldetasunaren gisako erreibindikazioak eztabaida politiko eta sozialaren erdigunea dira.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

Bukhara [...] hiri loriosa, Avizenak eta X. mendeko beste jakintsu batzuek ilustratua, zientzia musulmanaren erdigunetzat hartzen da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Maddi izan zen, handik aurrera, Antonioren bizitzaren erdigunea eta zioa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 99. orr.

3 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Tiro, nazio merkatari ororen etsaia, desagertua zen; lurralde hartako superstizio zaharrek ez zieten trabarik egiten; Egipto munduko erdigune bihurtua zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.

Hiru ekintza-gizon, gabardina luze arreak soinean, Parisko erdigunean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 116. orr.

Zubia zeharkatu zuten, eta Donibaneko erdigunera bideratu ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 284. orr.

Protestak areagotzea erabaki zuten, eta eguerdian 70 bat garabi Bilboko erdigunera abiatu ziren manifestazioan.  Berria - Harian   2005-01-26

Donostiako erdigune historiko burgesa eta haren ordain industrial periferikoa, hau da, Pasaiako portu herria.  Berria - Kultura   2004-05-23

Tiber ibaiaren goi-haraneko erdigune garrantzitsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.

Uztaritze ez zen gehiago eskualdeko erdigune politikoa izanen eta, Biltzar Nagusia, euskaldunen eskubideen babestokia, iraganeko oroitzapen soila bilakatuko zen, ondoko belaunaldirako ahantzia izanen zena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 105. orr.

194 langile behar zituela Udalak (herriak) hiriko erdigunean berean kale edo karriken garbitzen.  Herria   2002-08-15

Ivan Ogareff kanpamentuko erdigunera ailegatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.

Hammanek defentsako erdigunea indartzen lagunduko du, eta Schneiderrek Ballacken ondoan jokatu dezake, bien artean Kuranyi eta Schweinsteiger edo Bobic aurrelariei paseak emateko.  Berria - Kirola   2004-06-23

XII. mende bukaeraz gero, Champagne zen Ekialde eta Mendebalde arteko merkataritza-trukerako erdigune nagusia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 189. orr.

Existitzen ez denari existentzia emateko eta beren artean deus ikustekorik ez duten bi aurkarien arteko erdigunea aurkitzen saiatzeko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 124. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Plazaren erdigune geometrikoa markatzen zuen lauza altxatu eta zuloa agertuko zen, imajinatu zuen, eta hantxe sartuko zuten enborra.     «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

Esfera hauek erdigune ezberdinak dauzkate.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 190. orr.

Arimaren erdigune ezkutuan, han dago Jainkoa izatez, errealitatez, funtsez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 78. orr.

Bigarren liburuan, bertute morala eta atsegintasuna berriro elkarturik agertu arren, aztertzen den kontzeptua erdigune justuarena da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

Gauza guztiek beren atsedena hartzen dute beren erdigune naturalera iristen direnean, hala nola harria lurrera, sua eguratsaren gaineko esferara, eta arima Jainkoagana iristean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

Liburutegia esfera bat da zeinaren erdigune petoa edozein hexagono baita, eta zeinaren zirkunferentzia iristezina baita.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Metropolitano edo artzapezpiku horiek, bestalde, sistema dioklezianikoan diozesi deitzen ziren probintzi multzo horietako baten administrazio-erdigune zen aulkiko apezpikua onartu zuten beren primatu gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Mundu sinikoaren kultur erdiguneko herriek berezko joera zuten eurak adierazgarri nagusi zituen kultura bat idolatratzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 48. orr.

Bakeroz jantzitako pertsona arrunt bat estadio erdigunerantz doa gitarra akustiko bat lagun bakar hartuta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 159. orr.

Zortzi eta erdietan Bereziortua jaunak txoferrari deitu zion eta handik gutxira txaletetik atera ziren hiri erdigunean zegoen kluberantz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 267. orr.

Neu ere hiri-erdigunerantz nindoala aprobetxatuz, hari segitzea erabaki nuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 56. orr.

Duela 23 urte eta erdi biltzen dira Bilbo erdiguneko plazan ordubetez, seme-alaben argazkiak eskuan eta egoera bertsuan dauden amak alboan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Errepublikanoak kalera atera ziren unionistei Dublin erdigunetik igarotzen ez uzteko asmoz.  Berria - Mundua   2006-02-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus