Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdietsi, erdiets, erdiesten 1 du ad lortu, iritsi.

Ea zer erdiesten duzuen.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 130. orr.

Herriko etxe zein elizetan baitzen eskean dirurik gehiena erdiesten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 308. orr.

Zerbait erdietsi behar badugu, horrela dugu lortuko.  Berria - Ekonomia   2006-01-14

Maisua askatzea erdietsi ezean Basurtoko jauna eta beste batzuk [...] Ofizio Santuaren aurrean salatuko nituela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 331. orr.

Urtebete gabe legioek garaitiaren berri eman zuten, baina nik doi-doi erdietsi nuen Marte-ren begitartea ikustatzerik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.

Nahi duen informazioa erdietsi arte ez du kapitainak etsiko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 150. orr.

Dohatsutasuna erdiets dezan, graziari eta egintza onei esker.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 56. orr.

Euria ari zuen, burua apalik gero elizako kalostrapean, auzoen eta ahaideen zorionak erdietsi zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 185. orr.

Nola erdietsi eta nola eskuetaratu nuen nik neure libertate hura?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 618. orr.

Zein loria eskasa garaipena erdietsiz gero!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.

Ronaldok 28 gol erdietsi zituen Interrekin 1997-1998 denboraldian.  Berria - Kirola   2006-01-25

Norbaiti laket gertatzea ez da gizonarentzat erdiesteko baliabide bat baizik; emakumearentzat berriz huraxe da erdiestea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 426. orr.

Hire baietza erdietsi arte, ez nauk ohe honetarik mugituko!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 118. orr.

Gutun hauek eragintza handiz lagun dezakete xede hori erdiesten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 34. orr.

Aurretik alderdiek adostasun zabala eta askotarikoa izango duen akordio bat erdietsi behar dela.  Berria - Harian   2005-06-23

Akordioa lau puntu nagusiren inguruan erdietsi zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Errugbian, Aviron taldeak lehen garaipena erdietsi du 20/18 bere zelaian larunbatean.  Herria   2001-09-20

Coetzeek erdietsi zuen literaturaren sari ospetsua.  Berria - Kultura   2004-10-06

Azkenean Salamancan hizkuntza eta literatura grekoaren katedra erdietsi du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 105. orr.

1952an, Laurak-Bat euskal-etxearen 75 urteak betetzen zirelarik, bertan antolatu zuen margolari baskoen erakusketa, arrakasta handia erdietsi zuena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 319. orr.

Enpleguak «marka historikoa» erdietsi du, Azkarragaren ustez.  Berria - Ekonomia   2004-12-30

Gobernuaren eta oposizioaren arteko bileran ados jartze mugatuak erdietsi dituzte.  Berria - Mundua   2004-12-08

Zu erdiesteko asmorik gabe, zu merezi izaten ahalegindua nintzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 122. orr.

Polizia izateko etsamina erdietsi berri zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 34. orr.

Espainiako Inkisizioak erdietsi zuen Aita Sainduaren mandataritza Carranzaren preso hartzeko eta auzitan ezartzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.

Hobe litzateke Erromako erregistroetarik oroitzapen gaizto hura ezezta dezaten erdiestea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 169. orr.

Kontulari-lan bat erdietsi zuen oihal-denda batean, Nahi duen informazioa erdietsi arte ez du kapitainak etsiko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.

Ez hain erraz bertan behera utzi ondasun hoberena eta garbiena, ezin erdiets daitekeen gauza bailitzan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 107. orr.

Bakoitzaren egintzak heltzen ez diren eremua horrekiko ezin erdietsizkoa baita, eta ezinezkoa ezin egitea ez da langilearengan inolako akatsa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 228. orr.

2 (adizlagunekin)

Emazteak alabarengandik tantaka erdiesten zuen informaziotik abiatuta, bi-hiru lagun jarri nituen lanean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 89. orr.

Gauzak aldatzearen kostua handia dela, aurrez erdietsitako lorpenen bat zalantzan jarri daitekelako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 145. orr.

Egunean aportatu beharreko proteinak [...] erraz erdiets daitezkeenez, baliteke haragiaren kontsumoa dezente jaitsi edo erabat jateari utzi eta landarezkoekin moldatzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.

Zeren nekez erdietsia estimatzen baita, eta fite erdietsia arbuiatzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 348. orr.

Ahoz erdietsi informazioa askiesten ez zuelarik, bertzalde, beldurrik batere ez zien bide katramilatsuagoei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

Faltsutzaileak arrazakeriaren aurkako militanteak ziren eta bere helburua bete-betean erdietsi zutela esan daiteke.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 63. orr.

Jainkoak haren bidean ipini zuela irudi zuen, helburua onik erdiets zezan, eta orain hila zegoen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 280. orr.

Ene guztia neure baitarik eta neure eskuz erdietsi diat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

· Merezimendu osoz erdietsi uste dudan segurantzaz gozatzera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erdiets ahal (3); erdiets dezan (3); erdiets ez (3); erdiets zezan (4); ezin erdiets (4)

adostasuna erdietsi (5); adostasunik erdietsi (5); akordio bat erdietsi (3); akordioa erdietsi (8); arrakasta erdietsi (4); bai erdietsi (3); bai erdietsi ere (3); baimenik erdietsi (3); bat erdietsi (25); bat erdietsi zuen (7); bidez erdietsi (3); du erdietsi (7); dute erdietsi (3); egitea erdietsi (6); erdietsi ahal (8); erdietsi ahal izan (5); erdietsi ahal izateko (3); erdietsi arte (5); erdietsi baino (3); erdietsi baino lehen (3); erdietsi baitzuen (4); erdietsi baitzuten (3); erdietsi behar (19); erdietsi behar dela (3); erdietsi behar du (3); erdietsi beharko (5); erdietsi bere (3); erdietsi dela (4); erdietsi ditu (11); erdietsi ditugu (3); erdietsi dituzte (3); erdietsi du (47); erdietsi duen (5); erdietsi dugu (5); erdietsi dut (7); erdietsi dute (14); erdietsi duten (3); erdietsi ere (9); erdietsi eta (8); erdietsi ez (19); erdietsi ezean (7); erdietsi gabe (8); erdietsi izana (4); erdietsi izanak (3); erdietsi nahi (27); erdietsi nuen (17); erdietsi ondoren (3); erdietsi ostean (3); erdietsi zituen (30); erdietsi zituen eta (4); erdietsi zuela (5); erdietsi zuen (78); erdietsi zutela (3); erdietsi zuten (32); erdietsi zuten eta (3)

ere erdietsi (7); esker erdietsi (4); eta erdietsi (7); eta hala erdietsi (4); ez du erdietsi (5); ez nuen erdietsi (5); ez zuen erdietsi (3); garaipen erdietsi (3); garaipena erdietsi (16); garaipena erdietsi du (4); garaipena erdietsi zuen (6); garaipena erdietsi zuten (3); gehiago erdietsi (3); gol erdietsi (6); gol erdietsi zituen (3); gola erdietsi (4); gola erdietsi zuen (3); gorena erdietsi (3); hala erdietsi (4); halatan erdietsi (3); handia erdietsi (4); handiena erdietsi (3); helburua erdietsi (5); helburuak erdietsi (3); hori erdietsi (6); independentzia erdietsi (3); kontratua erdietsi (3); lehen garaipena erdietsi (5); nola erdietsi (4); nuen erdietsi (6); puntu erdietsi (4); puntu erdietsi ditu (3); tanto erdietsi (7); tanto erdietsi zituen (5); xedea erdietsi (3); zerbait erdietsi (3); zuen erdietsi (5)

erdietsia zuen (5); erdietsiko dela (3); erdietsiko ditugula (3); erdietsiko du (5); erdietsiko duzu (3); erdietsiko ez (3); erdietsiko zuen (3); erdietsitako emaitzak (3); zuen erdietsia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus