Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdieste iz lortzea, iristea.

Bertzetik, zure erdiesteak zirrara handiagoa duke, desleialtasunari emanen baitio bide.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 81. orr.

"Kondea edo markesa izan nahi diat, eta kondea edo markesa izanen nauk", noblezi titulu haien erdiestea bere bizitzako ametsa balitz bezala, bere nahi beroa bezain eroa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.

Ez da beraz harrigarria nihauri baizik zor ez diodan erdieste hori are baliosagoa izatea niretzat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 406. orr.

Barne muinetik uste du erdieste hori bere hitz ederrei zor diela: zuhurtziazko izari hori beharrezkoa zitzaidan arriskutan sartu nahi ez banuen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 127. orr.

Lehen erdieste horrek akuilaturik, saiatu nintzen neure begitarteko keinu anitzak era berean moldatzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 251. orr.

Duda egiten bainuen oraino hain erdieste zoriontsuaz, izu handi baten irudia egin nuen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 412. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus