Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erdiesan, erdiesan, erdiesaten 1 du ad erdizka esan.
Ez zidan galdetu zer egin behar nuen, ez zidan "elkarrekin bazkalduko dugu", edo "etorri nire bila" esan, edo beste urte batzuetan nire erdiesanak ulertu zituela aditzera ematen zidan ezer. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 90. orr.
Arrainaren begiak uraren gainean ikusten zituenean, “Harrapatu zaitut” erdiesango zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 69. orr.
Eta chill-in aldera joango da, “Love stream” edo horrelako zerbait erdiesanez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 433. orr.
2 (era burutua izen gisa)
Akusazio larria da, eta plazaratu badute heldulekuren bat dutelakoan izango da, baina beti da arriskutsua halako erdiesanekin ibiltzea. Berria - Euskal Herria 2004-03-05