Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdibitze iz bi partetan zatitzea, erdi bi egitea.

Horrenbestez esku hartu baitzuten gutariko bakoitza jaioa deneko erdibitze-, bikoizte eta bategite prozesu sotilean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 305. orr.

Mikroorganismoetan, zera adierazten du klon izenak: erdibitzez -hots, ugalketa sexugabez- organismo bakar batetik datozen banakoen multzoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

Mikroorganismoetan, zera adierazten du klon izenak: erdibitzez -hots, ugalketa sexugabez- organismo bakar batetik datozen banakoen multzoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

Epidermisaren azpiko geruzako ehun berria sortuz berdintzen da galera hori (zelulen erdibitzearen bitartez).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.

Honelatsu doan prozesua, espermatozoide baten eta obulu baten elkartzeak abiarazia: arrautzaren erdibitzea, hots, lehenbizi bi, gero lau zelula sortzea; gero zelula-bolatxo bat, gero poltsatxo bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.

Kolibaziloaren mutanteak bakartu eta aztertzeari ekin genion; erdibitzea edo/eta erreplikazioa matxuraturik zeuzkatenak, alegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.

Badira zenbait molekula talde beren horretan dirautenak, beren kargu baitituzte estu loturiko molekulok funtzio orokor batzuk, hala nola zelula-erdibitzea edo mintzetik zelularen gunera seinaleak igortzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zelulen erdibitzea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus