Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdibide 1 iz bi mutur edo burutatik distantzia berera dagoen puntua.

Bera Pariserako erdibidean bizi da.  Berria - Harian   2005-11-06

Kontua da besteak ere burukada jotzeko asmo berbera izan zuela eta, horrela, bi buruek erdibidean egin zuten topo.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 78. orr.

Zorionez, kate horretan erdibidean zaude oraindik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 130. orr.

Altxatzekoa egin nuen, baina erdibidean gelditu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 394. orr.

Maistrak ipuina erdibidean eteten du; haurrok ez gara mugitzen, istorioaren jarraipena jakiteko irrikaz eta jakin-minez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 115. orr.

-Nortaz ari haiz? -galdetu diot nik, edalontzia erdibidean, ezpain biak zabal-zabal.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 32. orr.

Hizkuntza naturalaren eta hizkuntza erabat artifizialaren erdibidean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 67. orr.

Tabernara eramaten zuen korridorean, erdibidean zegoela, ilunpetan, gela pribatutik zetozen beste bi ahots haserretu entzun zituen Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 57. orr.

Gaztelurako erdibidean zeudela, Harryk, bere ezkerretara begiratzean, barrua estutu zion zerbait ikusi zuen: begi-pare bat, ilunpetan dir-dir.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 210. orr.

Aliterazioaren eta tautogramaren arteko erdibide horretan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 104. orr.

Erdibidean utzi nituen ikasketak noiz edo noiz bukatuko ditudan esperantzan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 146. orr.

Ekialdeko Europa da, Ekialde Urrunaren eta Latino Amerikaren arteko erdibidean, munduko ekonomiaren baitan kokatzeko semiperiferiak duen hirugarren modua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Terri erdibidean elkartu zitzaion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 157. orr.

2 muturreko bi egoera edo jarreren arteko bi egoera edo jarrera.

Eutanasia erabat onartzearen edo deus ez arautzearen artean, erdibidea hautatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-12-02

Borroka militarrak iraun zuen bitartean, hezkuntza, gizarte eta alfabetatze alorreko proiektu aurrerakoi guztiak erdibidean gelditu ziren, eta ezin izan genituen kanpaina haiek bururaino eraman.  Berria - Mundua   2004-07-18

Adostasunera eramango zuen erdibidea proposatu zuen sailburuak, eta hari jarraitu zioten alde biek.  Berria - Harian   2005-06-09

Ametsak erdibide guztiak higuin dituelako, beharbada.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

Hor gehiago luzatu da kalapita, ezetz eta baietz, erdibide moduko bat adostu arte: hiru argitatik bat egongo omen da piztuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 55. orr.

Maila politikoan helburua erdibide bat aurkitzea zen bi mutur beldurgarriren -parroki estatuen borroka suntsigarriaren eta knock-out kolpearen bidez ezarritako bake suntsigarriaren- artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.

Garai hartako anglo-eskandinaviar planteamendua erdibide bat aurkitzeko ahalegina zen, enpresa pribatua eta gizarte-justiziaren interesetan gobernu-arauketa konbinatzeko proba eginez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.

Irekita dago, halaber, salbaziorako erdibide bat, non ordena zaharraren eta abiapuntu berriaren arteko egokitzapena harmoniara irits daitekeen goragoko maila batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 272. orr.

Erdibide epel bat ere zilegia zen, bi posturen arteko zubia: aurreratu dute, baina polizia tontoa da; edo, ez dute aurreratu, baina polizia ez da tontoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 159. orr.

Proposamenean aldaketak terminologian egitera mugatu dira, erabaki subjektuaren auzian lehengoari eusten baitiote, Quebeceko ereduak proposatzen duen erdibide horretara etorri gabe oraindik.  Berria - Euskal Herria   2004-12-26

Narratzaileak harturiko jarreran dagoela gakoa: narratzailea Nerearengandik hurbil kokatzen zaigu, baina aldi berean distantziatik mintzo da, eta beharbada erdibide honek ez dio onik egin ez samurtasunari (hurbiltasun handiagoa eskatuko lukeena), ez ikuspegi berritzaile bati.  Berria - Kultura   2006-04-04

EAJk, EAk eta EB-Berdeek atzera bota zuten PPk eta PSE-EEk hitzartutako erdibideko zuzenketa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus