Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdibasa (orobat erdi basa) izond erdizka basa.

Bere mendi kaskoetan, zaldun bakar ibiltzea, iragan mendeetako hondakin erdibasa iduri, bere buru hertsiko asmaketak hausnartuz, mundu guztiaren itzulian parte hartzeko orde eta hari interesatu gabe.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 70. orr.

Zakur erdi basa, igortzen genuen ardien biltzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 21. orr.

Aipatzen bestalde gure behiak, eta orrialde bat osoa eskaintzen betizuari, abere arraroa dela karkulaturik hain segur, beste nihun ikusten ez dena, nahiz Euskal-Herrian ere guti ikusten den orai muga hegi hortako behi erdi-basa hori.  Herria   2004-09-09

Gauez arboladian ibiltzen nintzen, kaminoan ibilaldi axolagabeak eginez, neuk bakarrik sortu eta eratutako giro erdibasaren inguruan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 111. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus