Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdibanatu, erdibana(tu), erdibanatzen 1 du ad erdi bana egin edo eman. ik erdibitu.

Aitak ondasunak erdibanatu zizkien, eta bazirudien biek ala biek ere ondare berbera izan behar zutela, baina ez zen halakorik gertatu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 95. orr.

Maisu, esaiozu nire anaiari senipartea nirekin erdibanatzeko.  Elizen arteko biblia   Lk 12,13

Murru arteko Donostia hartara itzuli nahi nuen nik. "Neure Donostiara", eta Putzu kaleko "neure gelara": Martxel anaiarekin erdibanatzen nuen hartara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.

Norbaiten idiak beste batena adarkatzen badu eta hiltzen, idi bizia saldu egingo dute, jasotako dirua eta hildako idiaren okela erdibanatuz.  Elizen arteko biblia   Ir 21,35

Atsekabea erdibanaturik, are eta estuago lotuak sentitzen ziren bata bestearekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 330. orr.

Baita zurtoin txikiak ere, erdibanatutako iruditxoak dituztenak gizakien edo animalien buruekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3390. orr.

Bidezko da Jaunari berriro itzultzea Beragandik jasotako guztia: barruko begirada, Beragana bakarrik zuzendutako bihotza, ezerekin eta inorekin erdibanatu gabe, egiaz bat den bihotza.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.

Hainbat arrisku erdibanatuak ginen Petain-ek hitlerianoen eskuetan utzi gintuen arte.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 164. orr.

Izan ere ezkerreko aldea bitan zatitzen baitzion orbainak, eta erdibanatuta baino, herenduta zeukan gizon hark bisaia.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 107. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bueno, nolabait disfrutatu zenuen, norbaitekiko lehen ukituak ematen duen ziurtasunaz, lehen musuak ematen duen botereaz, lehen izerdi erdibanatuak ematen duen maitasun sakonaz.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 148. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus