Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdialde (orobat erdikalde g.er.) 1 iz zerbaiten erdiko aldea. ik erdigune.

Deskoadratzea, berriz, Bonitzerrek definitzen duen bezala, erdialdea hustea da, gauza esanguratsu oro handik kentzea (irudian zulo bat egitea denez), erdialdea irudikapenean esanahi gutxi duten gaietarako uztea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.

Muturra erdialdea baino zabalagoa duten hezurretan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

Txina eta Japoniaraino heldu ziren, Amerika aurkitu eta osorik konkistatu zuten (Erdialdea, Hegoaldea eta Iparraldea).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Bi motor dituzte: bat erdialdean eta popan bestea.  Berria - Harian   2006-04-04

Horrela Bortuz harandiko merindadea hiru erkidegotan osatuko litzateke: Iparraldean, AMIKUZE-AGARAMONT; Erdialdean, OZTIBARRE-ARBEROA; Hegoaldean, GARAZI-BAIGORRI.  Herria   2004-03-04

Gotorlekuaren gailurrean, erdialdean, Marteren tenplua dago.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.

Kurbatura handiagoa du [korneak] erdialdean ertzetan baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.

Kale arteko ibilbideak hautatzen baitzituen, Donostiaren erdialdean zehar.Sevilla hotelean utzi ninduten, erdialdean zegoen, eta erosoa zen.     «Kuskue tanden», 2004 - 174. orr.

Lehenik, lobulu tenporal bien barnealde edo erdialdeko egiturak estutu edo desegin zituela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

Ni ez naiz sekula egon erdialdeko hotel handi batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 71. orr.

Gutxi-asko, lapurtarrek eta mugaren alde bietako nafarrek ere egin behar izan dituzte erdialdeko euskalkira hurbiltzeko euren ahaleginak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 102. orr.

Leku ospel eta garaietatik egiten du bidea Paris-Nizak, Erdialdeko Mendikateko bailara itxi eta hotzetan barrena.  Berria - Kirola   2006-03-03

Haietako batzuk, shikarpuri izenez deitutakoek bereziki, erdialdeko Asiaren merkataritza osoa zeukaten beren eskuetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.

Gerra horiek batez ere Erdialdeko Europakoak zirenez, Britainia Handia ez zen horietako bakar batean ere leporaino sartu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 312. orr.

Erdialdeko Arabako dokumentua da Euskal Herriko garrantzitsuenetako bat.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Mendebaldeko Asia eta erdialdekoa konkistatu zituen, bai eta Txina ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.

Politika berari jarraitu zioten espainiar inperiogileek Erdialdeko eta Hego Amerikan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Lau aldeetatik hasiz eta erdialdera eramanez, erdian piramide bat altxatzen dute goraka.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.

Atzerritar edo barbaro edo marka-gizonek sorturiko estatu unibertsaletan hiriburuak mugatik erdialderantz mugitzeko joera izaten du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 52. orr.

XVII. mendearen bigarren erdialdeko Frantzian, Luis XIV.aren Grand Siècle deituan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Maiatzaren erdialdera itzuli zen Teresa Obabara.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 143. orr.

Gizona ozta-ozta ausartzen da Siberiako estepetan edo Asiaren erdialdeko lautadetan barneratzen; adoretsuenak ere atzera egiten du Afrikako basamortuetan, Amerikako zelaietan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.

Berehala, gotorlekuaren erdialdetik zetorren beltzez eta zuriz jantzitako gizon bat ikusi zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 30. orr.

Gero, poliki-poliki biratu eta feriaren erdialdetik abiatu nintzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 52. orr.

Plazaren erdialderantz begira jarri zen berriro.     «Kuskue tanden», 2004 - 110. orr.

Zeldaren erdialdean, hormari loturik, beste apal bat zabalagoa.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 27. orr.

Konposizioaren kontzeptu tradizionalak irudiaren erdialdea hartzen du kontuan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.

Irribarretsu, Mrs. Culveteer pozarren ari zen, sofaren erdialdean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 277. orr.

Hozteko ura gurpilaren erdialdera sartzen denean, palek, hura hartu, eta abiadura handian jirabiratzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.

Izterren erdialderaino beheratu zizkion galtzak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 99. orr.

Hezur-pareta lodiagoa da hezurraren erdialdean muturretan baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.

Kristalinoak kolorea zuzentzeko duen gaitasunaren indargarri gisa, bada pigmentu horiko gune bat erretinaren erdialdean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.

3 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Erabaki zuen ez zitzaiola askorik axola eta auzuneko erdialderantz jarraitu zuen. Saloiko erdialdea mahai eta eserlekuz betea zegoen, denak ere agertokirantz begira jarrita.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 238. orr.

Harryren idazmahaian jarri nintzen, eta goiko erdialdeko tiradera ireki nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 249. orr.

Miss Cardewren familiako legelariak Markby, Markby eta Markby jaunak dira, 149 Lincoln's Inn Fieldskoak, Londresko erdialdean.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 146. orr.

Miamin itsasoratu ziren, 1958ko otsailaren batean, eta hilaren 8an Nuevitas delako badian lehorreratu, handik Kubako erdialdeko mendietara (Las Villas) jotzeko, armak eskuetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 289. orr.

Baina inbasioa Siberiako erdialdera iritsia zen azkenik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 253. orr.

Zeilanen, uhartearen eurigabeko erdialdean loratu zen Zibilizazio Indikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 422. orr.

3 (denbora tarteetan)

IX. mendeko bigarren erdialdea. Udazkenaren erdialdea zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.

Horrela jarri ziren abian euskalduntze eta alfabetatze saioak 60ko hamarkadaren erdialdean.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 15. orr.

Hogeigarren mendearen erdialderako egoera oso desberdina zen nabarmen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 301. orr.

Kristau-aroko hogeigarren mendearen erdialdeko munduan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 197. orr.

Kristandade Ortodoxoa egongo zen ziur aski hamargarren mendearen erdialdeko gure behatzailearen zerrenda-buruan eta Mendebaldeko Kristandadea azkenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 218. orr.

Behatzaile buruargi batek, Txinako batek adibidez, kristau-aroko hamahirugarren mendearen erdialdera Mundu Zaharraren beste muturrera etorri balitz, ziur aski ez zukeen ikusiko Mendebaldeko arrotzak Dar-al-Islam eta "Erromaniatik" [...] kanporatuak izateko zorian zeudela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 217. orr.

Dagestanen eta Txetxenian XIX. mendeko erdialdean errusiarren kontra sortutako mugimenduaren burua izan zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 59. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Borroka gogorrak gertatzen ari ziren Bagdad erdialdean.  Berria - Mundua   2004-07-08

Sekula izan gabea nintzen hotel baten barruan, baina sarritxo igaroa nintzen haien ondotik hiri erdialdera amarekin egiten nituen osteretan, leku bereziak zirela sumatzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 118. orr.

Frantzisko Italia erdialdeko Asis hirian jaio zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Artean ere lanean ari zen, berrogeita hemezortzi urterekin, Manhattan erdialdeko abokatu-bulego batean idazkari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 107. orr.

India iparraldeko eta Asia erdialdeko lurralde zabaletako agintaria izendatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 91. orr.

Abendu erdialdeko igande lainotu eta goibel bat zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 291. orr.

Urrats batzuk egin zituen taberna erdialdera, eta dantzan hasi zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 55. orr.

Bata bestearen kontra kuxkurtuta beren gorputzek bat egin dute eta ohe erdialderantz mugitzean Lucyk beste larrialdi bat sentitu du, gertu oraingoan txorabio osotik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 286. orr.

Hanka artean izter erdialderainoko zakil sendoa zeraman zintzilik.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 48. orr.

Horiexek izan dira, hain zuzen ere, Mendebaldean eta XX. mende erdialdera astialdiaren demokratizazioa ekarri dutenak.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Mundu Gerra ostetik 1960ko hamarkada erdialde arte jaiotakoa erretiroa hartzen doan neurrian.  Berria - Ekonomia   2004-09-09

• 5 iz erdialdeko pertsona.

Orain arte ez baitugu herri honetan erdialdekorik ikusi.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 31. orr.

-Zer esan diezadakek hik, erdialdeko horrek?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erdialde eta (8); erdialde eta ekialdeko (5); erdialdea arte (4); erdialdea baino (4); erdialdea eta (7); erdialdea zen (4); europa erdialde (5); europa erdialde eta (5)

abenduaren erdialdean (4); abuztuaren erdialdean (7); asia erdialdean (5); asiaren erdialdean (3); azaroaren erdialdean (3); bagdad erdialdean (5); bigarren erdialdean (8); ekainaren erdialdean (5); erdialdean bizi (4); erdialdean bost (3); erdialdean dago (4); erdialdean dagoen (5); erdialdean duen (4); erdialdean edo (5); erdialdean egingo (3); erdialdean eta (21); erdialdean eta euskara (4); erdialdean hasi (6); erdialdean muturretan (3); erdialdean muturretan baino (3); erdialdean sartu (3); erdialdean zegoen (5); eta erdialdean (17); europa erdialdean (5); europako erdialdean (6); gazako erdialdean (4); hamarkadaren erdialdean (32); hamarraldiaren erdialdean (5); hiri erdialdean (3); hiriaren erdialdean (3); hiriburuaren erdialdean (4); hiriko erdialdean (3); hogeigarren mendearen erdialdean (4); irak erdialdean (3); lehen erdialdean (3); martxoaren erdialdean (4); mende erdialdean (3); mendearen erdialdean (19); mendebalean eta erdialdean (3); otsailaren erdialdean (4); pirinioetako erdialdean (5); sailkapenaren erdialdean (8); sailkapeneko erdialdean (7); urtearen erdialdean (4); uztailaren erdialdean (5)

erdialdeaz geroztik (4); erdialdeaz jabetu (3)

afrika erdialdeko (5); asia erdialdeko (8); asiaren erdialdeko (15); asiaren erdialdeko herriek (3); bigarren erdialdeko (5); edo erdialdeko (3); erdialdeko amerika (8); erdialdeko amerikako (11); erdialdeko amerikan (8); erdialdeko ameriketan (3); erdialdeko arabako (7); erdialdeko asiako (8); erdialdeko asiako ipuina (4); erdialdeko beste (3); erdialdeko eskualdeetan (4); erdialdeko eta (17); erdialdeko eta ekialdeko (3); erdialdeko eta hegoaldeko (3); erdialdeko euskalkia (4); erdialdeko euskalkian (4); erdialdeko hainbat (4); erdialdeko herriek (3); erdialdeko hiri (3); erdialdeko kale (3); erdialdeko lurraldean (6); erdialdeko lurraldeko (4); erdialdeko mendikatean (3); erdialdeko mendikateko (4); erdialdeko zenbait (3); eta afrika erdialdeko (3); eta asia erdialdeko (5); eta asiaren erdialdeko (3); eta erdialdeko (28); eta erdialdeko amerika (3); europa erdialdeko (6); europako erdialdeko (6); hiri erdialdeko (4); hiriaren erdialdeko (5); hogeigarren mendearen erdialdeko (3); iparraldeko eta erdialdeko (3); mendearen bigarren erdialdeko (3); mendearen erdialdeko (6); mendebaleko eta erdialdeko (3); txina erdialdeko (3); urtarril erdialdeko (3); zein erdialdeko (4)

erdialdekoak dira (5)

abenduaren erdialdera (3); abuztuaren erdialdera (3); apirilaren erdialdera (3); erdialdera arte (12); erdialdera hasi (3); erdialderantz jo (4); erdialderantz jo zuen (3); erdialdetik aurrera (14); erdialdetik eta (3); hamarkadaren erdialdera (7); hamarkadaren erdialdetik (4); hogeigarren mendearen erdialdera (3); maiatzaren erdialdera (6); maiatzaren erdialdera arte (3); mendearen erdialdera (16); mendearen erdialdetik (6); mendearen erdialdetik aurrera (4); partidaren erdialdera (3); urriaren erdialdera (4); urtearen erdialdera (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus