Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haurdun gertatu zen Ana eta, garaia betetzean, semeaz erdi zen. Elizen arteko biblia 1 Sm 1,20
Han egon zen erdiminez zure ama, han oinazez zutaz erdi zena. Elizen arteko biblia Kt 8,5
Agor zena, haur askoz erdi da. Elizen arteko biblia 1 Sm 2,5
Emaztegaia, ordea, mutiko potxolo batez erdi zen handik zazpi hilabetera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.
Handik hilabete batzuetara, garaiko genetikarekin ados, Minotauro delako izakiaz erdi zen Pasifae Minotauroak gorputza gizakiarena zuen eta burua zezenarena, eta giza haragi hutsez elikatzen zen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 90. orr.
Emakumeak egonkortasun pixka bat behar izaten du erditzea erabakitzeko, eta etxea izatea erabakigarria da. Berria - Harian 2005-02-06
Ahalik eta erarik naturalenean erditzea dago modan. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 33. orr.
Testu mota honetaz erditzea mingarria da oso, gizakia erditik zatitu, arrakalatu, eszinditu egiten delako. Berria - Kultura 2004-12-02