Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren begiek ez ditek jadanik herra eta erdeinua baizik adierazten. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 501. orr.
Gorputzeko mina arbuiatzen zuen, eta erdeinu horretarako indarra barneko min batetik baino ezin zuen atera Marfa zaharrak, berea bezalako min moral batetik baino ez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 281. orr.
Nekazariei ez nien beldurrik: gorroto nien; erdeinu nituen; higuin nituen. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 30. orr.
Gogor gaitzesten zuen haiek geometriari zioten erdeinua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 203. orr.
Beraz zer nolako erdeinua sentitzen dugun etorriko zaizkigun gaitzen eta gertaeren zain egoteko zuen ohitura horren aurrean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 245. orr.
Iruditzen zitzaidan orduraino nire bihotzaz arnegatuta bizi izan nintzela baina maitasuna bihotzeratu zitzaidan momentutik, sumatu nuen, ustez behintzat, ene bihotza han zela; arnegu, erdeinu eta bortxa guztiak gora behera ere, han zela bihotza. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 88. orr.
Egun boladan dagoen doinuak, ordea, hari erdeinu egitea dakar berekin. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 20. orr.
Garaikideek ez diote horrelakorik onartzen, iraina eta erdeinua besterik ez dute idazle aintzat hartu gabearentzat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 199. orr.
Abasen presentziak ez zion damurik ez sentimendu eztirik eragin, ezpada erdeinua eta gorrotoa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 336. orr.
Iseka ere, Gorroto dugun edo beldur garen gauza baten aldeko Mesprezutik sortzen da, eta Erdeinua, berriz, Ergelkeriaren aldeko Mesprezutik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 329. orr.
Ez diot aitortu gutun bat utzi zidala hil aurretik, nirekin bizi izandako urteetan zurian beltz eginez, nigandik jasotako erdeinu eta gutxiespenak salatuz. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 64. orr.
Maskara horiek lagungarri izango dira pertsonaia bakoitza arteak sortutako irudia dela eta zein bere oinarrizko sentimenduaren adierazpenean betikoturik dagoela iradokitzeko: gaizkiaren damua iradokiko du Aitarenak, mendekua Ugazalabarenak, erdeinua Semearenak, oinazea Amarenak. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 28. orr.
Zorionez bere buruari erdeinu izateko gauza izan zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 104. orr.
Lehen helburua jurisprudentzia zaharrarekiko erdeinua sortzea zen, eta bigarrena berria eratzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 241. orr.
Hiritarrek narda hartzen dute legeekiko; erdeinua sortzen zaie ezarritako gobernu-eraz; bi erlijioen kontrako susmoen ordez, bietako baten aldeko fede irmoa sortzen da. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 150. orr.
Aspaldikoa da euskararen (hizkuntza ezdeus barbaroa) eta euskaldunaren erdeinua: menditar tontoa dela, arlotea, ezjakina. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.
Xenofobiak formarik bariatuenak har ditzake, ideia "atzerritarren" jasanezin ideologikotik, kontinente osoetako arrazen erdeinuraino. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 183. orr.
Ezikusia egin dio mutilaren bisaian marraztu den erdeinuari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 13. orr.
Borreroak denbora hartu behar izan zuen, jendearen oihu eta erdeinuei gor, korapiloa laxatu eta kondenatuaren buru-neurrira egokitzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.
Jendearenganako erdeinua piztu zion eta batzuetan giza aurpegia ikuste hutsarekin nazka sentiarazten zion zer hutsal, lohi eta gaizto hori erabat desagertu zen bat-batean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 88. orr.
Kriminal hutsa naiz, zapoa, piztia zitala, eta erdeinu guztiak merezi ditut. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 138. orr.
Orain Ministroak erdeinutik hurbil zegoen tonuaz hitz egiten zuen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 119. orr.
Danelek erdeinutzat hartuko zuela gure ezezkoa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 12. orr.
Erdeinutzat hartu zuen besteak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 47. orr.
-Eta? -galdetu zion aitak erdeinuz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 76. orr.
-Erretxina halakoa! -bota zion Léak erdeinuz-. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 237. orr.
-Ergelak! -esan zuen, erdeinuz eta irmo. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 19. orr.
Espainiako trenbide-sarearen nondik norakoa gaitzetsirik, Narváez lehen ministroaren erdeinuz ari zen une hartan Arrue maisua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 206. orr.
Horrela soilik lor zezakeen exekuzioak eragiten zion erdeinu neurrigabea adieraztea eta bere espirituaren azken askatasun-hondar ukiezina atxikitzea. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 85. orr.
Arrazoi horrek, zalantzarik gabe, abertzaleen aurka arrazoitu gura du; baina, ezin bozatua barnagoan [...] Espainiaren erdeinu gaindiezin baten ozpina erakusten du. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 246. orr.
Semea, hogeita bi urtekoa, garaia, Aitarenganako erdeinu gorde batean eta amarenganako ezaxola itxi batean ia gogorturik. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 30. orr.
Baina, aspaldi, lagunak ohartu gabe, jendearenganako erdeinu lauso bat umotu zen beraren baitan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 84. orr.
Giza botereak beti du berekin nolabaiteko erdeinu bat mendean duenarenganako. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 69. orr.
Orain ikusten dugu espazio hutsari begiratzen diola larderiazko erdeinuarekin, han egon zen emakumeari bere jokabide ezmoralarengatik agiraka egin behar izango bailion. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 198. orr.
Benazko erdeinua profident hortzen atzean ezkutatzen zuten makina bat saltzaile irribarretsu eta gorbatadunen jostailu baino ez nintzen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 84. orr.
Oinezko ezjakinei gehiagotasunezko erdeinuaz begiratuko die, bizitza eta hiriaren bitxikeria hauei erreparatzen ez dietelako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 93. orr.
Minduta eta haserre itzuli zen handik Chicagora, arte-munduaren aurkako eta mundu hartan zebilen odol-zurgatzaile eta urdanga diru-gose guztien aurkako erdeinuz gainezka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.
Erabateko erdeinuz jadanik, inolako begirunerik gabe, etsipenak jotako inozo edo mozkor gisa tratatuz, gauzatzat hartuz, gela arin zeharkatu eta, aldamenetik igarotzean, zakarki bota zion: [...]. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 141. orr.
Izuz, tristuraz eta ezin jasanezko erdeinuz begiratzen zuten. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 144. orr.
Entzun ditut moabdarren irainak, amondarren erdeinu-hitzak. Elizen arteko biblia So 2,8
Zaita, erdeinu aire bat begitartean, aho zabalik geratu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 171. orr.
Maitagarria zara gero -gehitu zuen bizi-bizi, erdeinu izpi batez eta errukitsu. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 83. orr.
Izetari begiratu nion, eta berak orduan niri begiratu zidan, eta erdeinuzko keinua egin, Agurea!, esan nahirik bezala. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 232. orr.
Erdeinuzko muzina egin zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 454. orr.
Lisak erdeinuzko imintzio bat egiten zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 205. orr.
Ahaztu bide zuten, nonbait, ilargia bezain zurbila izan zela beti eta erdeinuzko hauskortasun halako bat izan zuela betidanik, bular aldea estaltzen zion parpaila bezain fina. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 202. orr.
Gizonaren erdeinuzko otzantasunaren eraginez bere onetik aterata, izu-laborriak harturik, adimena nahasirik, harrizko horma itsu baten aurrean balego bezala, neskak sorbaldetatik heldu, indarrez bultzatu, eta ohean eserarazi zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 131. orr.
Erreguka hasi ordez, aditu-itxurako jarrera erdeinuzko batez jardun zion fraideari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.
erdeinu eta (5); erdeinuz begiratu (5); erdeinuz begiratzen (4); erdeinuz hitz (3); eta erdeinua (5); eta erdeinuz (10); eta erdeinuzko (3)