Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdeinatu, erdeina, erdeinatzen du ad arbuiatu, gutxietsi.

Gaur egun, mundu osoan ez zenuke aurkituko inor erdeinatzen ez duen gizabanakorik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 404. orr.

Hi edertzeko besteak erdeinatu.  Berria - Kultura   2004-07-31

Modernoak izan nahi genuen baserri inguruko gauza guztiak suntsituz, erdeinatuz, ezkutatuz.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 9. orr.

Gure aitak erdeinatu egiten zuen telebista, txorakeria bat omen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 240. orr.

Ez ziren hiltzeko beldur, ohituta baitzeuden hartara, baina ez heriotza bera gaindi eta erdeina zezakeen beste zernahitara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 181. orr.

Baina justu orain, bera positibismo eta razionalismoa destainatzen ari da, errekara botatzen modernitatea, progresoa mespretxatzen, intelektualismo "transpirenaikoa" erdeinatzen, [...] Descartes baino San Joan Gurutzekoa lehenesten.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 108. orr.

Batzuentzat, enpirista da, legeak behaketen orokortzez erdiesten dituelako [...]; beste batzuentzat razionalista platonikoa, esperientzia erdeinatuko lukeena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Ikusiko zenukeen nola erdeinatzen ditudan maitale bat izateraino zitaldu diren emakumeak!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 350. orr.

"Ez du sinadurarik", ihardetsi zion emakume eder hark suminez: "baina berdin ditut erdeinatzen gutuna eta egilea".     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 117. orr.

Zure jokabideak sortu didan harridura eta ezinegona; [...]; ausaz zuk erdeinatzen dituzun emakumeekin nahasiko eta haiek bezain arinki tratatuko ote ninduzun ideia ezin jasanezkoa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 98. orr.

Aberatsaren mahaitik eroritako ogi apurrak dira horiek: aberatsak erdeinatzen ditu; baina pobreak lehiaz biltzen ditu eta hura du bazka.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 369. orr.

Erdeinatua bezain miretsia, bakarti handi bat zen orain alkoholak zimurtua daukan Oteiza gizajo hau.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 198. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus