Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erdarakadak erruz entzuten baidira emen ere. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 173. orr.
Erdarakadak zuzendu egin behar dira. Berria - Euskal Herria 2004-08-26
Orduan dotoretzat jotzen zen frantsesa ondo menderatzen zutela adieraztea, eta erdarakadaz betetzen zituzten testuak. Berria - Kultura 2004-05-19
Bertsolariek darabiltzaten gaiak arruntegi omen dira; gordinkeria nabarmenez jorratzen dituzte gainera gaiok; eta hizkera ere, zabarra omen da, oso, eta erdarakadez josia. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 21. orr.
Nola liteke espainolek erromatarren aurreko euskaratzat daukatena guk erdarakadatzat jotzea? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 173. orr.
Lagunarteko hizkeran erabiltzen diren erdarakada gordinak saihestu egiten dira hizkera jasoan. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 170. orr.
Haragizko lausenguentzat, erran gabe doa, neologismo bat edo ajeak ito erdarakada lizun bustiak onets nitzakeela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 26. orr.
Hor gureganatu ditugu erdararen handikeria guztiak, esateko modurik bihurrienak, erdarakada handienak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 156. orr.
Gainerako euskalkietako osagaiak ez dira bakarrik azken orduko erdarakadak baztertzeko lagungarri. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 140. orr.
Alferriko erdarakadak baztertzen ahalegindu behar dugu, beraz. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 177. orr.