Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskola hauek berez euskalduna dena erdalduntzen ari dira. Berria - Harian 2005-03-02
Oso goiz erdaldundu zen Nafarroako alderdi zabala, ekonomian aberatsena eta aurreratuena zena. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 25. orr.
Ostera, kinielak edo apustuak egin daitezke honenbeste euskaldunduko diren eta harenbeste erdaldunduko. Berria - Euskal Herria 2006-03-15
Erdaldunduta zeuden orduko Gasteiz eta Iruñea, eta euskararen aldeko ahaleginak ez zuen oihartzun handirik izan Nafarroako ekialdeko ibarretan eta Arabako herri txikietan. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 17. orr.
Agian erdaldundu gabeko euskal gizartearekin mintzatu ahal izatea zen nire eragile ezkutua. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 89. orr.
Euskal patroiak esku hartu behar zuela justizia sozialean, nazioartekotasunak euskal izatearen hondamena zekarrela, guretasuna erdaldundu nahi zutela jainkogabeek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 51. orr.
Otto i va pas nu klanpse la o muin? -ohartarazi zuen kezkatua, Joanesen iloba erdaldunduak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 170. orr.
Kontzeptu horiek guztiz arruntak dira gure belarrietarako (gure belarri erdaldunduetarako esan beharko nuke agian). Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 114. orr.
Alderdi erdaldunduak alderdi euskaldunekin batzea eta berdintzea ez zen izan, ordea, Euskara Batuak ekarri zuen onura bakarra. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 16. orr.