Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguneroko adiskideekin aipatu ezineko sekretu txikia partekatzen du isilpean kolegioko neskato erdaldunarekin. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 96. orr.
Susmoa dut gauza hauetan zuri euskararekin zure lagun erdaldunari gaztelaniarekin gertatzen zaiona gertatzen zaizula: [...]. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 101. orr.
Euskarazko eredua bultzatzen duten ikastetxeetara, toki anitzetan segurik hau da kasua, ume erdaldunak joaten dira batez ere, etxean gurasoek ez baitakite euskaraz deusik. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 67. orr.
Nafar abertzale erdaldunenak, berriz, ez du behin ere "País Vasco-navarro" esango, ezta umore mikatzenarekin ere. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 99. orr.
Barru-barrutik adierazten zidan zerbaitek, bertako traidoreek deiturik, aurki itoko gintuela odoletan oste erdaldun arrotz batek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 275. orr.
Herri euskaldunean, alkate ezin erdaldunagoa, ezin erdalzaleagoa. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 85. orr.
Erdaldunak ziren egokitu zitzaizkidan irakasle gehienak, bai laikoak bai apaizak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 31. orr.
Erdaldunak errazago eta lasterrago euskalduntzea eta egokitzea euren inguruko gizartean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 244. orr.
Anitzetan politikoek euskararen eta euskaldunen kontrako aukera egin dute lanerako erdaldunak deitu izan dituztenean. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 89. orr.
Guretzat japonesa ez da euskara, baina ezta "erdara" ere, eta ezta japones bat "erdalduna" ere; nik badakit erdaraz, baina ez naiz "erdalduna", eta euskaraz dakien japonesa ere ez da "euskalduna" edo "euskaldun bat". Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 162. orr.
Familiatik zetorkidan ingurune erdaldun eta burgesak ezinegon handia sortarazi zidan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 178. orr.
Lasalleko azken urteetako giro erdaldun baina euskaltzalearen ostean, giro erdaldun hutsa aurkitu nuen Tolosan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 31. orr.
Etorkinek etorkizuna gaztelerarentzat irabaziko dute, kultur eta informazio transmisioa egunkari erdaldunetan finkatuz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 288. orr.
Berdin jokatu da Sartaguda herri erdalduneko eta Bera herri nafar euskalduneko ikastoletan. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 240. orr.
Barrenean bi gizonen burruka latza somatzen dugu (--...), biotz euskalduna ta buru erdaldunaren arteko burruka amaigabea. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 122. orr.
Eremu erdaldun horretakoak ziren Nafarroako agintariak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 25. orr.
Hizkuntzako modak zabaltzeko, hiri handien itzala da beharrezko, eta Bilbo erdalduna zenez gero, Bizkaiko euskarak ez zuen euskarri nahikorik horretarako. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 54. orr.
Pilota profesionala erdalduna ote? Berria - Kirola 2006-03-16
Bere nortasuna galarazita zuen herri euskalduna are galduago agertu zen uholde erdaldunaren zurrunbiloan. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 77. orr.
Bere erdaldun ikaskideekin erkatzen badugu. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 70. orr.
Orain itzul gaiten gure Nafarroako erdaldun lekuetara eta ikus ditzagun zenbait euskal hitz han gelditu direnak, oroigarri batzuk bezala. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 75. orr.
Aipatu ditugun euskaldun edo erdaldun idazleen eta pentsalarien laguntzarekin politika printzipio nagusiak ongi finkatzera nahi genuke bermatu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 35. orr.
Iparralde osoan beraz, % 63 erdaldun hutsak dira. Herria 2003-10-02
Euskal hiztunen artean, hamarretik bederatzi pasak izan zuten finalaren berri, eta erdaldun elebakarren ia erdiak. Berria - Kultura 2006-04-29
Erdaldun peto-petoa zen. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 110. orr.
Munilla izeneko erdaldun arrotz hura. Txillardegi «Putzu», 1999 - 330. orr.
Ez al da hobe gutxi horiendako idaztea eta gainerakoak, balizko erdaldunak, atzentzea? Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 54. orr.
erdaldun bat (4); erdaldun batean (3); erdaldun batek (5); erdaldun elebakarrak (4); erdaldun elebakarrak dira (3); erdaldun elebakarren (4); erdaldun hutsak (5); erdalduna dela (4); erdalduna eta (4); erdaldunak ziren (7); erdaldunen artean (6); erdaldunen eta (3); erdaldunen eta euskaldunen (3); erdaldunetan eta (3); eremu erdaldunetan (5); eta erdaldun (4); eta erdaldunak (8); eta erdaldunen (4); euskaldunak eta erdaldunak (7)