Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erdaingabea, hau da, bere zakil-muturra erdaindu ez duen gizasemea, herritik bota egingo duzue, nire ituna hautsi duelako. Elizen arteko biblia Has 17,14
Arreba gizon erdaingabe bati eman? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 96. orr.
Zer, emakumerik ez al da, ba, zure senitartean eta zure herri osoan, filistear erdaingabe horien alabetara joateko emazte eske? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 33. orr.
Nire tenplua profanatzen ari zarete, oparietan neuri dagokidana [...] eskaintzean, atzerritarrak, jende erdaingabe eta sinesgogor hori, bertara sarraraziz. Elizen arteko biblia Ez 44,7
Zorion hau, ordea, erdainduari bakarrik ote dagokio, ala erdaingabeari ere bai? Elizen arteko biblia Erm 4,9
Erdaindua nahiz erdaingabea izateak ez du garrantzirik; Jainkoaren aginduak betetzea da balio duena. Elizen arteko biblia 1 Ko 7,19
Pedro Jerusalemera itzuli zenean, erdainkuntzaren aldeko fededun juduek erdaingabeen etxean sartu eta beraiekin jan zuela bota zioten aurpegira. Elizen arteko biblia Eg 11,2-3