Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erbinude baten gisa zebilen batetik bestera, orain basoak garbitzen, gero zapia mostradore gainetik pasatzen, hurrengoan ardoa botila batetik bestera pasatzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 103. orr.
Lagunek bazekiten ez zela katagorri bat, eta bazekiten era berean nik banekiela animalia hura ez zela katagorri bat, ez eta untxi edo erbi edo erbinude bat ere, ez behintzat benetakoa. aditzen nuen usoak usategian urduri zeudela, geltokiko burua joan zenean baino urduriago, kaiolan erbinude bat edo lepahori bat sartu balitz bezala, halako ikaraz ari ziren hegalka eta urrumaka. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 137. orr.
Norak dibertiturik begiratu zion, hain berea zuen erbinude baten arintasun urduria begi-ninietan jolasti: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 80. orr.
Bran erabat suspertuta zutitu, gorputza astindu eta abian jarri zen erbinudearen lorratzak usnatzen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 180. orr.
Bere itxuragatik erbinude arin eta azkarra -belette bat alegia- gogorarazten duena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 137. orr.
Erbinude-itxurako gizon bat ere bazen han, bere urrezko hortzekin. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 51. orr.
Begi baten behealdeko ertz eroriak itxura xelebrea ematen zion bere erbinude-aurpegiari. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 58. orr.
Kale-kantoiko taberna baten aurrean gelditu zen eta arreta handiz begietsi zuen hautsez grisatutako erbinude zuri disekatuen talde bat, erakusleihoaren erdian kokatua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 290. orr.
Erbinude zuriz apaindutako kapa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.
erbinude alfabetiko honen (3); erbinude bat (5); erbinude baten (3)