Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erbesteratu, erbestera, erbesteratzen 1 da/du ad erbestera joan; erbestera eraman.

Praga kanpotarrak etxekotu eta etxekoak erbesteratu egin dituen hiria da.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.

Siberian erbesteratua eman zuen garaitik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 268. orr.

Lasaitasun publikoa hondatzen duena, legeak obeditzen ez dituena [...] gizartetik alboratu egin behar da, erbesteratu, esan nahi dut.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 69. orr.

Europatik alde egitean Jesus Galindez nora-eta Leonidas Trujillo diktadore badaezpadakoaren irlara erbesteratu zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 131. orr.

Bi urteren buruan, libre berriro, Miamira erbesteratu zen eta, han, Jeanette ezagutu zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 35. orr.

Baina atzerriko elkarte sekretu bateko kidea zela azaleratu bezain laster, Irkutskera erbesteratzeko agindua jaso zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 127. orr.

Bobby Fisher xake jokalari ohia erbestera dezake Japoniak.  Berria - Kirola   2004-07-22

Zizeron erbestera zezaten lortu zuen; haren etxea lurrarekin berdindu beraren begien aurrean, eta hondamendia eta heriotza zin-opa zien haren adiskide guztiei.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.

2 irud/hed

Kutxetako zuretik, kalkulu-orrietara igaro ziren ikurrak, eta, horrenbestez, merkataritzatik aljebrara erbesteratu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Gudari erbesteratuei eta beste aterpetuei laguntzeko Euzko-Anaitasuna izeneko erakundea sortuko du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 109. orr.

Gizarte-ingurune atzerritarrean sartzen den kultur elementu erbesteratu batek jokaturiko paper suntsigarri horren adibideak dagoeneko ezagutu ditugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 255. orr.

4 (era burutua izen gisa)

Erbesteratu baten alaba nauk.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 126. orr.

erbesteratu horiek errusiarrak dira eta eskubidea dute beren herriaren alde borrokan egiteko!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 422. orr.

Luzaroan eta herri-minez Buenos Airesen, Caracasen edo Habanan biziko diren erbesteratu eta iheslari horien giroetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 113. orr.

Azken berrehun urteotako euskaldun emigrante eta erbesteratuekin zazpi nazio egin daitezke.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 415. orr.

Balizko atxiloketa edo erbesteratzea saihesteko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 213. orr.

-Siberiako erbesteratuena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 421. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus