Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eraztundun izond/izlag eraztuna duena.
Top gorri batek agerian uzten zion xilko eraztunduna, eta indiar moldeko gonaren alozak ur-jauzi koloreanitz baten gisara barreiatzen ziren haren zango sendoen gainera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 391. orr.
Gizonak arkatzari heltzen zion axolagabe, eta eraztundun behatzetatik izerdi tantak erortzen ziren paperera. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 281. orr.
Baina gizonak, eraztundunak batez ere, ezin zituen begi bistan ikusi nire aitak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 407. orr.