Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraztun (orobat erraztun g.er., eta erreztun g.er.) 1 iz uztai txikia, hatzean apaingarri gisa jartzen dena, eskuarki urrezkoa edo zilarrezkoa dena.

Belarritakorik ez, eraztun bat baizik ez eskuin eskuko laugarren hatzean, eta lepoan ere ezer ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.

Ez zitzaizkion gustatzen eskumuturrekoak eta eraztunak erabiltzen zituzten gizon kanpotarrak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 407. orr.

Izugarrizko diamantea zuen eraztun bat zeramala hatzean konturatu nintzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 118. orr.

Ezkongabea zela pentsatu nuen, ez baitzuen eraztunik, egunkaria irakurtzen ari zela ohartu nintzenez.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 49. orr.

Han, eraztun, diru peza gaitz eta errubien artean, Heraklitoren eskuizkribua zetzan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 34. orr.

Vilma hil zenean, Lajosek bitxi hura eman zidan, amonaren eraztuna: tamaina ertaineko diamante bat platinoan ezarria, familiaren baliozko objektu bakarra.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Nik gogoan dudala aitak alde egin aurretik nola utzi zuen ezkon eraztuna erortzen arrebaren arrain-ontzira, eta nola Tom eta Jerry apartatu egin ziren izututa, eraztuna uztai inerte baten gisan uretan murgildu zenean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.

Erakuslean eraztun bat zuen, zilarrezkoa, gailurrean kristalezko harria zuena.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 127. orr.

Eraztunak distirarazi zituen eta aurpegia igurtzi zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 32. orr.

Eraztun bat guztiak erakarri eta ilunpetan estekatzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 5. orr.

Izaten ziren orobat makillajea, bitxi handi eta ikusgarriak, eraztunak hatz guztietan eta arropa ezohikoez bere burua era asmotsu batez apaintzeko erraztasuna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.

Asuero erregearen izenean zeuden idatziak eta erregearen eraztunaz zigilatuak.  Elizen arteko biblia   Est 3,12

Atea zabaldu, eta ezkaratzean obispoa sartzen ikusi zuenean, eskuari heldu eta muin egin zion hark ere eraztunean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 81. orr.

Hau esanik, faraoiak bere behatzetik eraztuna atera eta Joserenean ezarri zuen.  Elizen arteko biblia   Has 41,42

-Ba al dakizue zergatik erantzi dudan eraztuna? -galdetu zigun gero-.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 38. orr.

Orduan, erregeak bere eraztuna kendu eta Hamani eman zion, juduen kontrako gutunei zigilua ezartzeko.  Elizen arteko biblia   EstGr 3,10

Hatzez ukitzen zuen eskuin eskuko erdiko hatzean zeukan marra sakona, arestian kendutako eraztun baten arrastoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.

-Hona hemen zeure eta eraztuna hatzean daramaten guztien mirabea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 214. orr.

Neskazaharra seguraski; eraztun ugari erietan, baina ezkontzakorik ez ageri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 143. orr.

Emakumeak lepoko bat atera zuen orduan, bostehun eta hirurogeita hamar eraztunez osatua, eta anaien eraztunak ere zintzilikario hartan erantsi zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 17. orr.

Eskolan euskaraz egitea debekatuta dago, eta debekua hausten duenak eraztuna jantzi beharko du, egin duen bekatu edo krimenaren seinale.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 25. orr.

Amaordeak hiru gurari betetzea ahalbidetzen zuen eraztuna oparitu zion.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 113. orr.

Eraztunetik argizarira irudia inprimatzen den moduan, eraztunean desagertu gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 333. orr.

Olatz zen orain galdezka, eraztunez betetako bere ezker eskuaz zigarroa pizten zuela sofan erdi etzanda.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 34. orr.

Koaderno horia lokarri urdin batez itxia zegoan, eta lokarriaren begiztaren lakrea eraztunaz zigilatuta.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 221. orr.

Guztia espero bezala joan zen: meza, sermoia, maitasun zina, eraztunak...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 173. orr.

Generalitateak berak Eraztunen Jauna filmaren azken atalaren bikoizketa diruz lagundu arren, bideoklubetan zabalduriko DVDak ez du katalanezko bertsioa jasotzen.  Berria - Mundua   2004-07-17

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Faraoiak bere hatzetik eraztun zigiluduna atera eta Joseri ipini zion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 115. orr.

Berehala, hoztu baino lehen, ezker eskutik ateratako eraztun lodiaren zigilua jarri zion gainean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 28. orr.

Ezagutzen ez nion eraztun lodi bat zeraman hatzean, harri gorri borobil batez hornitua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 313. orr.

Liuba beherantz begira zegoen eta bere baitara bildurik jirarazten zuen hatzean zeraman eraztun txikia.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 137. orr.

Alain ihesi joan zen, kandela iraulirik, eraztun preziatu bat iruditu zitzaiona ateraz andre alajari hatzetik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 111. orr.

Frak dotorea jantzita, urrezko erloju katedunarekin eta zigilu-eraztun gorri batekin, Maria Sackett ondoan duela ezkontzera doa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.

Esmeralda eta rubiekiko eraztuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 57. orr.

Ez zituen berekin ekarri, halere, ez lapis lazulizko paparreko orratza, ez olibinozko besokoa, ez eta topazio eta amatistadun eraztunak ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.

Berehala proposatu zizkidan dendako pitxi eta trapu batzuk: fantasiazko eraztunak, ukaraikoak, belarritakoak (motx eta luxe), poltsak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 111. orr.

Etsaiek urrezko eraztunak zeramatzaten, basamortuko jendea zenez.  Elizen arteko biblia   Epa 8,24

Ni luzaz gelditu nintzen han eserita, gezurrezko eraztunari begira.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Haren esku zuhurrean dirdir zegien bi errubi zurbil-nahasiz txertaturiko eraztun urre berdezko batek.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskuineko eskuko eraztun-hatza hautsi zuen Bolonian, eta zakur batek bi aldiz egin zion hozka.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.

Hilabetea eman nuen harengana joan eta ondoan eserita, masaila eta eskuak ferekatuz, [...] hatz txiki nirearen antzera laburxko eta kurbatuaren azkeneko falangean ageri zuen eraztun-zigilua haztatuz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 29. orr.

Belarritako luzeak zeramatzan, kate bat idunean, orratz bat paparrean, eraztun sortak ezker eskuko bi hatzetan eta eskuineko batean. Amak perfume lurrintsudun botilatxoak ekartzen zizkion alabari, eta zeta kaskarreko galtzerdi ziztrinak, eta beira zatitxo berde-gorriz egindako eraztun-sortak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Eraztunek sugar txikiak pizten zituzten, urdinak, berdeak, horiak, moreak, eraztun ontzi karratu handietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.

Eraztun-formako muskulu baten -muskulu ziliar izenekoaren- barruan kokaturik dago begiaren kristalinoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezin baita baliogabe utzi erregearen izenean idatzia eta errege-eraztunaz zigilatua dagoen agiria.  Elizen arteko biblia   Est 8,8

Giltzak biltzen dituen uztaitxoan hatza sartzean aliantza-eraztun bat eta konpromiso inexistente bat imajinatzen baitute.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 184. orr.

-Bai, duela lau urte -eskuina altxatu eta urrezko eztei-eraztuna erakutsi dio Imanoli-.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 176. orr.

Oharkabean bezala, ezker eskuko eriak eskuineko hatz nagira eraman nituen, ezkon-eraztuna ukitzeraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.

Amaren ezkontza-eraztuna saldu duzu droga erosteko?  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 24. orr.

Nola ez handietsi Zorobabel, Jainkoaren eskuan zigilu-eraztun bezala izan zena!  Elizen arteko biblia   Si 49,11

5 irud/hed

Belarri zuloan eraztuna.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 34. orr.

Aranzadi Zientzi Elkarteko kidea da, eta Txingudiko paduran dihardu lanean, hegazti migratzaileei eraztunak jartzen.  Berria - Harian   2005-10-22

Sudur-mintzetatik eraztunez lotutako txekor gazteak indar guztiak galtzen dituen antzera, pentsamendu, asmo eta gogo guztiak galdu zituen Williamek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.

Neskak esan dio oso ondo gelditzen zaiola eraztuna sudurrean, bolatxoa baino hobeto.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 38. orr.

Gehiago dago, gainera, esan zuen puruen eraztunak, bitolak, lupaz begiratuz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 60. orr.

Saturnoren eraztunen lehen irudia bidali du Cassini zundak.  Berria - Gaiak   2004-07-02

Uranok ere eraztun urdin bat du, eguzki sistemako bigarrena.  Berria - Gaiak   2006-04-08

Pipari bertze hatsaldi bat egin, kokotsa jaso, eta kezko hiru eraztun biribildu zituen, airean goiti joan zirenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 25. orr.

Baginako eraztuna plastikozko uztai txiki eta malgu bat da, leuna eta biribila, bost cm-ko diametroa dauka eta 4 mm-ko lodiera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 95. orr.

Egin urrezko lau eraztun eta erantsi [kutxaren] lau oinen ertzetan.  Elizen arteko biblia   Ir 25,26

Haren musuen ahogozoa ezpainetan oraindik, haren ahotsaren hotsa belarrietan oraindik, haren besarkada estuaren eraztuna gerriaren inguruan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 103. orr.

Gu gauden uharte biribil hau oraindik segurua da, baina hodeiak hurbiltzen ari dira, eta inguratzen gaituen arriskutik bereizten gaituen eraztuna mehetzen eta mehetzen ari da egunetik egunera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 155. orr.

Oinarriaren azpian eraztun modukoa jarri zioten altxagarri bezala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1810. orr.

Antzekoa den orok zerbaitekin du antza; kasu honetan eraztun hirutasuna dugu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 305. orr.

77-100 irabazi dio New Jerseyri eta eraztuna irabazteko hautagaitza aurkeztu du.  Berria - Kirola   2004-11-05

Nahitaez irabazi behar du, NBAko eraztuna irabazteko lehiatik kanpo geratu nahi ez badu.  Berria - Kirola   2006-05-04

6 irud/hed (izenondo eta izenlagunekin)

Dudley sudurra beiraren kontra zuela zegoen, sugearen eraztun marroi distiratsuei begira-begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 29. orr.

Zuhaitz baten enbor ebakia legez eraztun kontzentrikoz osaturiko labezomorro beltz erraldoien formako oskolak zituzten flexoak zeuden mahaien gainean barreiaturik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.

Bazirudien besoen inguruan lurrinezko eraztun pisutsu batzuk kiribilduta zeuzkala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 89. orr.

Apar distiratsuzko eraztun zabal batek osatzen zuen zurrunbiloaren ertza.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 61. orr.

Oholak eta zehar-egurrak urreztatu egin zituzten eta urrezko eraztunak egin, hauetatik zehar-egurrak pasarazteko.  Elizen arteko biblia   Ir 36,34

Ataria liho eta muselinazko oihalez apaindua zegoen; liho eta purpurazko lokarriz zeuden lotuak urrezko eta zilarrezko eraztunetara, eta marmolezko eta hartzurizko zutabeetatik esekiak.  Elizen arteko biblia   EstGr 1,6

Zigarreta bat piztu, arnasa sakon hartu, eta kezko eraztunak bota zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 192. orr.

Zuzi bat besoa luzatuta bizkor birarazten baldin bada, suzko eraztun bat ikusiko da, eta ezin bereiziko dira garrak segidan dituen kokalekuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.

Gerriko gantzazko eraztun trinkoak aztaparkatzen niozkan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

Mr. Goldstein-i begira geratu zen, gogoetatsu, ke urdinezko eraztun baten beste aldetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 492. orr.

7 irud/hed (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Cinnamon-raisin eraztun-opil bat eskatzeko asmoa neukan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 12. orr.

Laurok atzeko lorategian eserita geundelarik eraztun-opilak eta izokin keztatua jaten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 329. orr.

Saskibaloi partidan, Pepponek uste osoz esan zuen eraztun jokoak baduela, balio atletiko nabarmenaz gain, halako grazia fin-fina ere, eta harrituta zegoela egitarauan ez zegoelako sartuta eraztun jokorik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 149. orr.

8 irud/hed (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ke-eraztun bat egin zuen, pentsakor.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 23. orr.

Sabai intsonorizatuari so gelditu nintzen neure ahotik ke-eraztunak ateratzen ziren bizkitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Lehenik, aurpegira zuzendu zion gailuaren muturra, eta gero, segurtasun-eraztuna askaturik, zuri koloreko apar txorrota bota zion begietara, presio eta prezisio handiz.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste bi eraztun (3); beste eraztun (5); beste eraztun bat (5); bi eraztun (12); burdinazko eraztun (3); eraztun bana (4); eraztun bat (35); eraztun bat aurkitu (3); eraztun bat eta (3); eraztun bat guztiak (4); eraztun batean (3); eraztun batek (4); eraztun baten (7); eraztun batez (3); eraztun batzuk (3); eraztun egin (4); eraztun eta (12); eraztun gehiago (3); eraztun hau (3); eraztun horiek (3); eraztun txiki (3); eraztun urdin (4); eraztun urdin bat (3); eta eraztun (10); hiru eraztun (7); lau eraztun (7); milioi eraztun (3); urrezko bi eraztun (3); urrezko eraztun (5); urrezko lau eraztun (4); zigilu eraztun (4); zilarrezko eraztun (9); zilarrezko eraztun bat (3); zuen eraztun (4)

baginako eraztuna (4); baginarako eraztuna (3); baina eraztuna (3); bere eraztuna (3); duen eraztuna (3); edo eraztuna (3); eraztuna atera (5); eraztuna da (3); eraztuna eman (6); eraztuna ere (3); eraztuna eta (11); eraztuna hartu (4); eraztuna hatzean (4); eraztuna irabazi (3); eraztuna irabazteko (12); eraztuna jantzi (5); eraztuna kendu (6); eraztuna lortzeko (4); eraztuna oparitu (3); eraztuna probatu (3); eta eraztuna (14); ezkon eraztuna (5); ezkontza eraztuna (4); gabe eraztuna (3); nbako eraztuna (6); nbako eraztuna irabazteko (4); nuen eraztuna (3); urrezko eraztuna (7); zen eraztuna (3); zuen eraztuna (6)

eraztunak eta (14); eraztunak eta biraka (4); eraztunaren berri (3); eraztunaren eramailea (5); eraztunaren eramaileak (4); eraztunen jauna (10); errege eraztunaz (3); eta eraztunak (7); eta g eraztunen (3); g eraztunen (3); hiru eraztunen (3); planetaren eraztunak (4); saturnoren eraztunak (7); saturnoren eraztunak eta (4); saturnoren eraztunen (6); urrezko eraztunak (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus