Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fernando Bernues zuzendariaren arabera, «lotura, erauzte eta galeraren istorio handi bat da». Berria - Kultura 2004-10-01
Datorrela aljebra bat erauzte ikusezin horietatik gu askatzera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 236. orr.
Aitzitik, ez da hain nabarmena erauzte-jardueretan -energia barne-, jarduera horietan trukeak, kasurik hoberenetan, ekoizpena aldatzen den erritmo berean aldatzen baitira. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.
Tirofijorekin bezala, Ternera izan zela eta dela gogoraraziko zaio albistegiero Josu Urrutikoetxeari, gaizkileekin eta legez kanpokoekin bakarrik erabiltzen den izen erauzte sistematikoan. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 78. orr.
Haren hara-honako kontsultategian, zenbaitetan oso mingarria gertatzen zen hagin erauztea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.
Niretzat literatura hitzekin jolastea da, baina batzuetan azal erauztea izan da. Berria - Kultura 2006-03-09