Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zundatik barrena erraza da xiringa arrunt batez erauzkinak urdailera helaraztea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.
Hormona-erauzkinak ekoizten zituen; nik, haatik, oso arazo zehatz batez arduratu behar nuen: aho-bidez eragingarri izango zen diabetesaren aurkako sendagai bat bilatzeaz, alegia. untxietako batek baino ez zuen izan gluzemia-jaitsierarik zaran-belar erauzkinezko tratamenduarekin, baina handik aste gutxira tumor kozkor bat nabarmendu zitzaion lepoan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 149. orr.
Suari agorrileko eguzki samina gehitu zitzaion, ehunka hilotz zeutzan tokian, karrika eta etxeen erauzkinetan usteltzera utzirik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 276. orr.
Eskualde hartako gauzak ezagutarazteko alde guztietatik erabili ninduen; entzute handiko paisajeak, gazteluak, industriak, behinolako erauzkinak erakutsi zizkidan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 149. orr.