Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sexu erasoak, bortxaketak, emakumeen sexu organoen erauzketak, emakumeen aurkako indarkeria eta sexu trafikoa pertsonaren eta gizadiaren aurkako krimenak dira. Berria - Harian 2005-10-18
Batetik, piramideen eraikuntza eta bestetik metal bitxien erauzketa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 116. orr.
Berari dagokion legea formulatzea eta, honetaz guztiaz gain, sail ezberdinen arteko harremanak deskribatzea, honela sailen sailak, edo "koadroak", eratzeko: hortik letorke geruzen ugalketa, euren erauzketa, eurei dagozkien denboren eta kronologien berezitasuna. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 14. orr.
Heresien erauzketaz. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Erauzketak egin, eta ohiko untxiei irentsarazteko lehenbailehen. Erromatar munduan paganismoaren erauzketaren historian, intoleranteki erlijiozalea zen kristau jaiotako Teodosio I.a enperadoreak pagano izandako Konstantino I.a konbertituari jarraitu zion, ez ondorengo belaunaldian, hirugarrenean baizik; eta hamazazpigarren mendeko Frantzian, protestantismoaren erauzketaren historian, denbora-tarte berbera izan zen intoleranteki erlijiozalea zen katoliko jaiotako Luis XIV.aren eta kalbinista izandako aitona Enrike IV.aren artean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 158. orr.
Eta nork egin ditzake -Gaiztoaren eraginez ez bada- piztiak hildakoei bere parteetan egiten dizkien erauzketa haiek? J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 54. orr.
Al Jaafariren koalizio xiitako (Irakeko Aliantza Batua) zenbait taldek erabateko erauzketa gauzatu nahi dute eta lanpostu publikoetatik Saddam Husseinen garaian lanean zebiltzan pertsona guztiak kendu. Berria - Harian 2005-04-30
Halaxe gertatzen da erauzketa-industrian, eta orobat plantazioetan, horixe baita garapen-bideko herrialdeetan eskaintza masiboki kontzentratua dagoen sektore bakarra. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.
Ordura arte ikerketaren gaia izan den gertaeren segizio linealen lekua sakoneko erauzketa jokoek hartu dute. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 9. orr.
Ez zitzaidan bururatzen ezen, begiztatu nuen erauzketa-metodoak aplikazio industrialik aurkitzeko modua izan balu ere, ekoizturiko nikelak Italia faxistaren eta Hitlerren Alemaniaren babeskietan eta jaurtigailuetan amaituko zuela oso-osorik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.
Izan ere, ondasunen produkzio prozesuetan kontuan hartzen dira erauzketa kostuak, ez ordea birjarpeneko kostuak, kapital naturalaz ari garenean. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 59. orr.