Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi begiak atera zizkieten beren zuloetatik, koilara txiki bat erabiliz, eta gero, erauzitako begiak ahoan sartu zizkieten. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 11. orr.
Ni espetxean egon naiz azazkalak erauzita zituzten ETAko pertsonekin. Berria - Euskal Herria 2004-03-25
Bere barrabilak erauziko lituzke zertan zebilen dakidala ohartuz gero. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 119. orr.
Freuden arabera klitoria erauztea, "aztarna faliko" hori kentzea, emakumea are gehiago feminizatzeko ahalegina zen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 201. orr.
Esana zien zirujauak ezinezko izan zitzaiela tumorea erabat erauztea. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 85. orr.
Giza enbrioietatik erauzitako zelula amekin. Berria - Gaiak 2006-04-18
Zilbor hesteetatik erauzitako zelulak ere erregistro horretan sartzea erabaki zen. Berria - Gaiak 2006-03-07
Lehenago, belarriak, sudurra eta titiburuak erauzi zizkioten, sutan goritutako burdinekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.
Beso bat erauzi zion eta bestea mastrikatu. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 76. orr.
Mordreten seme gaztearengana heldu, eta kolpe batez burua erauzi zion. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 126. orr.
Enperadorearen bilobari ekin zion, amorru bizian, eta kolpe batez besoa erauzi zion sorbaldatik. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 110. orr.
Hedatua zegoen, ordea, uniformeei botoi urreztatuak erauzi eta [...] botoi doratu haiekin ordaintzeko ohitura. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 123. orr.
Erauziko ditut zure zutoin sakratuak, eta zure hiriak erraustuko. Elizen arteko biblia Mi 5,13
Adarrei begira nengoela, adar txikiago bat atera zitzaion beste adarren artean, eta hauetako hiru erauzi zizkion. Elizen arteko biblia Dn 7,8
Sustraiak kentzea, erauztea, landarea zimurtu eta akitzea izango zuan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 179. orr.
Loreak erabat ireki zirenean baratzetik erauzi eta lurrez betetako orgatxoan jarri zituen etzanda, umetxoak bailiran. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 27. orr.
Liburua brasta erauzi zidan eskuetatik eta ziztuan lekutu zen nire ondotik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 264. orr.
Esekitokia erauzi egin zuen kasik, kapela eta bufanda zintzilik jarri zituenean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.
Telefonoa erauzi diogu atzaparretatik, nahikotxo kostata. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.
Haizeak erauzitako hosto iharrak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 69. orr.
Mendi handiak edo mendietatik erauzitako haitzak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 241. orr.
Alde batera eta bestera ekin zion berriro, hau eraitsi, hura hil, ezkutuak zulatu, buruko babesgarriak erauzi. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 24. orr.
Urrezko hortzeria erauzirik, urrunera jaurti zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 292. orr.
Gonaldeko zerrenda bat, oin bat zabal, erauzia ageri zen beheko azpilduratik gerri alderaino, baina guztiz puskatu gabe. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.
Zoriontasuna atzeman dut senarraren ondoan eta galtzea nire gorputzaren erdia erautziko balidate bezala sentituko nintzateke. Berria - Euskal Herria 2004-07-25
Nola liteke aldi berean kaltzita erauztea eta atseden lekua izatea? Berria - Euskal Herria 2004-11-06
Balio natural goreneko eta babes bereziko gunetzat jotzen diren itsaslabarretan eta itsaso ingurunean 54 milioi metro kubiko lur erauzi eta 232 hektareako portu zabalgunea eta 3,4 kilometroko dikea eraikitzeko. Berria - Euskal Herria 2004-04-04
Bizitzaren altzotik erausi eta bizitzari buruz inorekin hitz egiteko aukerarik gabe utzi bagintuzte bezalakoa duk emigranteon zorigaitza! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.
Kendu gabe zegoen eguneko orria erauzi dut: urtarrilaren 18koa. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 152. orr.
Zezenzaleen buletinetik erauzitako orria eman zion, zetorren udako ikuskizunen iragarpena egiten zuena. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 68. orr.
Ez dirudi oso zentzuzkoa litzatekeenik poema hori euskal poesiaren antologietatik erauztea. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 21. orr.
Liburu honek ere, beraz, horixe nahi luke: zortzi unibertso hauen aurrean [...] literatur sistema osatzen duten agente orori, funtzioaren bukaeran, merezimenduzko txaloa erausteko arrazoiak ematea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 14. orr.
Txaketako patrikatik katalogotik erauzitako argazkia atera zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 11. orr.
Orri marradun bat zen, eskolako koaderno batetik erauzia, dudarik gabe. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.
Landareak urtebete behar izaten du hazteko, gero uzta bildu egin behar izaten da, eta, segidan, droga erauzi; baldintza oso bereziak bete behar izaten dira dena ondo ateratzeko. Berria - Gaiak 2006-04-14
Euskal nazionalismoa hondoratu, hankaperatu eta errotik erauzi behar da. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 26. orr.
Ilusioak azpikoz goratu zituen, lehiak birrindu, arimaren uste onak erauzi, maitasuna hil, emakumearen gurtza ideala eraitsi. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 159. orr.
Hots batek erauzi zuen nire iloba lozorrotik. Turuta batek erauzi zaitu gogoeta eta kezketatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 153. orr.
Abas bere bihotzetik guztiz erauzia zuen, haren irudia guztiz ezabatua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 256. orr.
Bizitza normaletik erauzia, bere bizitza anormalaren biktima gertatu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.
Eutsi egin behar genion, bai, agintariek errotik erauzi nahi izan ziguten ametsari. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 95. orr.
Ezerezean geratu da Kristina Getek sufritu zuen biolazioa, ezerezean Kepa Urraren bihotzerainoko ubeldurak, ezerezean Joseba Arregiren oinetako erreak, Mikel Zabaltzaren birika urez puztuak, Lasa eta Zabalaren azazkal erauziak. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 9. orr.
Ez pentsa, utzitakoaren bila itzultzea pentsatzen baitut, lurperatutako beso erauziaren hilobia bisitatzera doan beteranoaren gisara. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 185. orr.
Hargatik zabaltzen zuen, lantzean behin, orri erauzien Biblia hura. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 95. orr.
Odola nahastu zitzaidan tarta pusketarekin, galanta behar zuen izan haragi zati erauziak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 119. orr.
banan banan erauzten (3); banan erauzten (3); bat erauzi (13); bat erauzi zuen (3); bat erauzten (7); batek erauzi (3); batetik erauzitako (4); begiak erauzi (8); bihotza erauzi (3); burua erauzi (6); erabat erauzi (6); erauzi arte (3); erauzi behar (5); erauzi ditu (3); erauzi du (3); erauzi egin (6); erauzi egingo (3); erauzi egiten (4); erauzi ere (3); erauzi eta (42); erauzi izan (3); erauzi nahi (14); erauzi nahi izan (3); erauzi nuen (3); erauzi ondoren (3); erauzi zion (7); erauzi zituen (4); erauzi zizkion (3); erauzi zizkioten (3); erauzi zuen (8); erauzi zuten (4); erauzia zegoen (3); erauzia zegoen eta (3); erauzitako zelula (3); erauztea eta (3); erauzteko eta (3); erauzten da (4); erauzten diren (3); erauzten ditu (3); erauzten eta (5); erauzten saiatu (3); errotik erauzi (4); eta erauzi (4); kaltzita erauzteko (4); katalogotik erauzitako (3); klitoria erauztea (3); orria erauzi (3); zuhaitzak erauzten (3)