Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erauzarazi, erauzaraz, erauzarazten du ad erauztera behartu.
Domizianok, printze herabea izaki, erauzarazi egin zituen Galiako mahatsondoak, ardoak barbaroak erakarriko zituen beldurrez, antzina Italiara erakarri zituen bezala. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 52. orr.
Ez ziren guti izan, halaber, gehiegikeriak eta bidegabekeriak, zeren, babes haren gerizpean, nornahik sala baitzezakeen bertze nornahi, edo, gezurraz baliaturik, falso testimonio gaixtoren bat erauzaraz, bekaitzari eta inbidiari bide emanez, bidegabeki. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 91. orr.