Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erausi1 1 iz jarduna.

Eta orduan, berriro, betiko bozgorailuaren erausia: Your attention please, your attention please, [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 46. orr.

Hainbertze juramentu eta erausi.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 109. orr.

2 erausian adlag hizketan.

Erausian heldu dira, huskeriak solas.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 20. orr.

Alfontsok apustu eginen luke beragatik ari direla erausian. miliak egin genituen oinez honetaz eta hartaz berriketan, Bennett botanika eta geologiaz erausian, haraino iritsi bitartean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 68. orr.

Handik bi ordura, Saint-Lazare geltokiaren aurrean ikusi nuen berriro, lagun batekin erausian.  Berria - Kultura   2006-01-12

3 erausika adlag erausian.

Ezezaguna bada, poliki-poliki hurbilduko zaizkio, erausika.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 35. orr.

Zakurra, jendearen oihuak entzun eta erausika hasi zen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus