Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erauntsi 1 da/du ad adkor aritu, jardun.

Irudimenaren emendioa gehituta, ordu erdiz, halako voyeurismo suerte batean erauntsi nintzen, ikusmena barik, entzumena bide: zango oinutsak ganberan eta korridorean barna harat-honat, [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 294. orr.

Beltzak bezala erauntsi ziren lanean eta sari bakarra zuten oturuntza bat egunean eta ohatze ustel bat lurrean, eta oraino bazirelarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 296. orr.

Sohütarrak ahatzarazi gabe, ontsa erauntsi düe arizaleek, eta bereziki süjetak, bai joküan, bai botzen erabiltean, botz handien ükeitea bezain balios beita oraiko sonoekin.  Herria   2001-08-09

Charlyk enpresari tiki gisa zituen ardurez erauntsi zidan, su niretako ezezagunean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Lüzaz tratüan erauntsirik, ez dira bat jartera heltü bi alderdietakoak.  Herria   2001-01-25

Haren zapata takoidunek erauntsia zuten lehiakide, zapla-zapla, zein ozenago gertatuko karrapeko haurlauzen gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 404. orr.

• 2 iz atmosfera gertakariez mintzatuz, erasoa.

Erauntsi eta jasa egokitzen zaizunean, baztertzea hobe!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.

Euri xehe bat, erauntsiak baino ezagutzen ez dituzten lur hauentzat arraroa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 117. orr.

Urki baten enbortzar zuriak -adabururik gabe, ekaitzek edo erauntsiek erauzi baitzioten- gaina hartzen zion baso tapituari, airean zut, Uholde handi horietakoak gelditzen dira akorduan: 6 orduko erauntsia Bartzelonan, adibidez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Eraso handian ekin zioten haizeak lehendabizi, hurren neurriko elur maluten erauntsiak gero.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 173. orr.

Haren aginduz urak zeruan pilatzen dira, hodeiak zerumugan gora igotzen, erauntsiak tximistaka lehertzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 129. orr.

240 kilometro ko haizeak Gibraltar aldean: lagun bat erauntsiak hila.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 111. orr.

1967an, Alacanten, 24 orduko erauntsian, 305 litro bota zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 356. orr.

Gero, erauntsia baretu bezain laster, zuhaitzaren urrezko sustraietatik beste zuhaitz bat sortu zen guztiz urrezkoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1036. orr.

Erauntsiak ez dio ematen astirik urak lurrazala beratu dezan ere, eta dena pilatzen da maldan behera uharka. berriro begiratu zidan zeharka, anaia nagusi legez laguntza eske amaren erauntsiaren aurrean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 336. orr.

Diligentziatik jauzi egin eta pauso batzuk eman nituen erauntsiarekin ozta-ozta sumatzen nuen etxe baterantz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Nazgûlen gainera abiatu ziren, hego handiak astintzean erauntsiaren antzeko orroa sortuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 280. orr.

Erauntsiaren zaparradek gainerateko harrabots guziak estaltzen dituzte.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 64. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Balear Uharteetan, erauntsi handiak bota zituen dozenerdi bat urtetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.

Herenegun elurra mara-mara egin zuen arren, erauntsi laburra izan zen eta elurrak ez zituen errepideak hartu.  Berria - Harian   2005-01-26

Gernikako erauntsi lazgarriaren ondotik, laster hasi zen beraz, 1939an, II. Mundu Gerla.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 74. orr.

Badator gure Jainkoa, eta ez isilean: su irenskorra aurretik, erauntsi zakarra inguruan.  Elizen arteko biblia   Sal 50,3

Ostots eta erauntsi gaiztoetatik Nafarroako uzta eta laboreak denak babesteko intentziotan ipintzen zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 360. orr.

Erauntsi betean, eta euri-jasak etengabe elkarri jarraitzen zitzaizkiolarik, eta... aurrera mutillak!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 22. orr.

-1971an, harrijasa eta erauntsi mardul gaizto batek hondatu zuen Leon aldea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

1495ean, Bartzelonan, kazkabar erauntsi mardul batek hiriko kale, kale inguru eta mendiak, dena, zuri-zuri utzi zuen, elur zuria bailitzan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 386. orr.

Gandian, tximist-trumoi eta harri erauntsi ikusgarriak bota zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.

Elur mardula hasi zuen bat-batean, mara-mara eta oparo, erauntsi etengabean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.

Eurijasa zen, erauntsi lodi uholdezkoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 228. orr.

Sekulako erauntsia ari zuen gau ilun batez komentuan sartu, neska bahitu eta gaztelura eraman zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 191. orr.

Elurra hasi zuen gogotik, benetako erauntsia, haize zakarrarekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Soroetan hostotu eta denak loratu direnean, edo eguzki etertarrak bero gehiegiz kiskaltzen ditu, edo bat-bateko erauntsiek eta izotz zuriek hondatzen dituzte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 319. orr.

Honek euria egingo zuela; haiek berriz berebiziko erauntsia izango zela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 21. orr.

Antzina ere gertatzen zirela halamoduzko erauntsi eta ekaitz eta gainerakoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 61. orr.

Zerua geroz eta ilunago jarri zen, hodei eta aldagoi-haizearen eraginez, eta izugarrizko erauntsia egin zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,45

Nafarroako Erriberan eta Errioxa aldean, harri eta txingor erauntsi egundoko eta ikustekoak gertatu ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.

1979an, Valdepeñasen, itxurabako ekaitz eta erauntsiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

1608an, Bartzelonan haizete eta ekaitz erauntsiak, kazkabar eta harri, 20 zentimetro jelatu gelditu ziren, martxoaren 28an.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 110. orr.

Behar ez den bakarra, trumoi eta ekaitz erauntsiak etortzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.

Ekaitza geldituko da eta kazkabar-erauntsia atertuko, lur osoa Jaunarena dela ikus dezazun.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 163. orr.

Historiak dioenaz arratsalde hartan kiskaltzeko bero bat egin zuen, aldiz aurten gertakaria omentzeko tenorean izigarriko ortzantz erauntsiak atzeman gintuen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.

Mollyren amak atean hartu ninduen, trumoi-erauntsia iduri zuen aurpegia agerian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 67. orr.

Uztailaren 3an zen hori: bada, handik bi egunera, Nafarroako Erriberan eta Errioxa aldean, harri eta txingor erauntsi egundoko eta ikustekoak gertatu ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.

Hor agertzen dira tarteka harri erauntsiak egindako triskantza eta hondaketak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.

1999an, haize euri eta elur erauntsiak Kanariar Uharteetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

Itsasoko indar eta orro marrumen zuhaitza izateaz gainera, uholde eta ur-erauntsiena ere bera omen zuten antzina.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Dinosauruak kixkali zituen su erauntsiak hainbat hilabetez iraun zuen, eta hautsa eta hondakinak jaurti zituen lau haizetara.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 235. orr.

1990an, berriz, hotz erauntsi ustekabekoa penintsularen hegoaldean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 111. orr.

Iraken dagoen «terrorismo erauntsia» leporatu zien.  Berria - Mundua   2004-12-16

Seinaleak uzteko azeriak duen ohiturarekin loturik dator, nonbait, azeri erauntsia deitzen baitzaio: euri pixkat, gero eguzki pixkat eta berriz ere euri pixkat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.

· Gau beltza zen, eta noiztenka elur busti erauntsi bat izanik ere, ez zuen argi beharrik nora bideratu jakiteko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 249. orr.

Gutitan ezagutu izan den euri izoztu erauntsi ikaragarria badatorrela eta gau honetan hor izanen dugula.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 126. orr.

5 irud/hed

Erauntsi gogorra hasi zitzaidan bihotzean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 31. orr.

Shaquille O'Nealek erauntsi informatiboa eragin du joan den leku guztietan.  Berria - Kirola   2004-12-15

Txirrindularia, gainera etorri zitzaion erauntsi mediatikoarekin gustura, munduko erdigunea izaten jarraitzeko zereginean murgildu zen.  Berria - Kirola   2006-04-08

Nafarrak saiatu ziren Bartzelonaren erauntsiari aurre egiten.  Berria - Kirola   2006-04-06

Eztul-erauntsiak mahaiaren gaina eta inguruak zipriztindu zituen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 117. orr.

Istanteko atertu zen kolpe erauntsia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 236. orr.

Nire gorputza zartada-erauntsitik gerizatu nahirik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Gero, begiak bildu eta hatsa atxiki nuen, tiro-erauntsiaren esperoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.

Gero, bertze tiro eta gezi erauntsi batek makurrarazi zuen betiko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 288. orr.

Misil erauntsia.  Berria - Mundua   2004-05-19

Berehalaxe harrikada erauntsi batek beirak puskatu zituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 78. orr.

Atzoko giroaren parera, uholderik ez: boto erauntsia izan zen.  Berria - Harian   2005-04-18

Ez da berun erauntsirik, ordea.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 17. orr.

Berriz maitasun-erauntsi batek astindu zion bihotza.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 46. orr.

Urrun dago oraindik inspirazioaren erauntsi errukigabeak beste alde batetik joko dueneko eguna.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 199. orr.

Neskamea galdua zegoen, itoa, zanpatua, irain erauntsi haren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 181. orr.

Armadura distiratsuko zalduneria ezkoa bezala urtu zen espainolaren su-erauntsiaren pean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 53. orr.

Lagun berriak egitea ez da nire dohainetarik eta ez nengoen bertze hitz-erauntsi bat jasateko tipoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.

Bertze bi armagizonek irri egin bai baina nekez zuten hitzik tartekatzen solas erauntsi hartan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 265. orr.

Horixe zekarren bat-bateko dei erauntsiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.

Joanesek, isil-isila, ttette bezala, gibeletik jarraitu zuen, etorriko zitzaion erauntsiaren beldurrez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 163. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus