Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eratzan, eratzan, eratzaten du ad etzanarazi.

-Ohean eratzan behar dinagu.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 80. orr.

Esku biez heldu zidan lastairaren gainean, eta ahuspez eratzan ninduen, lehenengo lanaren zirriborroak egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 130. orr.

Hortik eratzaten dituzte abereek euren gorputzak larre alaietan, gizenez astundurik, eta esne zuria erioten errape handituetatik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Baina negar baino ezin dut egin, lur hotzean eratzan dutela gogora ekarririk.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 171. orr.

Kanpamentutik tarras atera dutena -fardela dirudi, masa bizigabea, trapu piloa- erreskadaren amaieran bota dute, han eratzan dute: ez begiratzen saiatu naiz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 162. orr.

Hilobian eratzanik, gure haurtzaroa ere ehorzten dugu.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 14. orr.

Aitor jarri zen gidari, eta burua haren kontra eratzanda egin zuen bidea Arantxak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus