Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dut, halaber, ekintza fundatzaile batera edo kontzientzia eratzaile batera murriztu nahi izan arrazionaltasunaren ostertz orokorra. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 64. orr.
Hau guztia ez da, egia esan [...] oinarri bat aurkitzea, egintza eratzaileak askatzea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 145. orr.
Urte bereko uztailaren 25ean konstituzio berria idatziko zuen Batzar Eratzaile Nazionalerako diputatuak aukeratzeko hauteskunde berriak antolatu zituen. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 92. orr.
Anartean, akordio bat hitzartu dute, eta Irakeko Konferentzia Eratzailea deitu duten batasunaren helburuak zehaztu. Berria - Mundua 2004-05-09
Jakina denez, Bederatzi hilabetez Amaiur izeneko prozesu eratzailean murgildu zen gazte erakundea. Berria - Euskal Herria 2004-09-24
Batzar hura eratzaile bihurtu zen, eta erregerik gabeko Konstituzio berria antolatzen hasi zen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 318. orr.
Eskaera horri libreki egin iezaiozu men, ni naizelako munduko Inperioen eratzailea eta hondatzailea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 178. orr.
Arrazoimena da subjektu hori, errealitatearen eratzailea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.
Erregela horiek balio erregulatzailea baino ez dute izango, ez, ordea, eratzailea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 104. orr.
Aipatutako lege dinamikoak eratzaileak dira, dena dela, esperientziari dagokionez, adigaiak a priori ahalbidetzen dituzten heinean, hauek gabe ez bailitzateke egongo esperientziarik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 234. orr.
Estatu modernoen eratzailea, historikoki, ez da izan zuzenbide erromatarra, bai jaun germaniar basaren ukabila. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 203. orr.
Iruditeriaren kontzeptu honek bi osagai ditu, bada, Lacanen teoriaren arabera: "1. subjektuak bere identifikazio-eratzaileekin dituen harremanak,... eta 2. subjektuak errealitatearekin duen erlazioa, erreal horren ezaugarria ilusiozkoa izatea delarik". Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 114. orr.
Eratzaileak oso kexu dira aurten erakundeen partaidetza «izan behar zuenaren erditik behera» geratu delako. Berria - Kultura 2004-09-14
Baldintza horren azpian soilik geundeke, ez kanpo-kausen eraginezko jardute baten aurrean [...] baizik eta esplizitatu beharreko ahalmen beraren eraginezkoan: existentzian dirauen bere esentzia, conatus edo dinamismo eratzailezkoaren eraginezkoan. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.
batzar eratzailea (5); batzar eratzailean (5); eratzaile gisa (7); eratzailea egin (3); eratzailea eta (3); eratzaileak diren (3); eta eratzailea (3); printzipio eratzaile gisa (4); prozesu eratzailea (3)