Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eratxiki (orobat eratsiki g.er. eta eratxeki g.er.) du ad erantsi, lotu, atxiki.

Euskal Herria, bere ñimiñoan, eratxikia izan denaz geroz, eta aspalditik, Frantziari, [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 118. orr.

Bordeletik abiatzean bi edo hiru bagoitara preso ginen bidaia guzian, joan arau, bagoitara bagoitarari eratxikitzen zitzaion.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 33. orr.

Pentsalari gisa, Trentoko kontzilioaren jarraitzaile ezin fidelagoa eta leialagoa, halako suertez, non beldurrik gabe afirma baitaiteke ezen deus guti berririk eransten eta eratxikitzen diela Trentotik hedatu ziren ideiei eta arau moralei.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 13. orr.

Galderari galdera eratxikitzen diodala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.

Hemendik tira eta handik luza moldatutako testua eratxiki nion azpian, literaturaz mukuru eta informazioz eskas.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

Eta, irri egiten zidala, eratxikitzen zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.

Profitatuz ezen errotaren kanala jauregiko gibel-hormari itsatsia eta eratxikia iragaiten zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 127. orr.

Ez zait zuzen iduri ene buruari bi sailetako doktor tituluak eratxikitzea, ezen eliza legeari baino lehenago eta asti gehiago emanik ere estatu legeari eta bi irakaspenak eginagatik Galian nindabilenean, Doktoretza deitzen duten saria izateko orduan, ez nintzen menturatu eliza legezkoarena baizik eskatzera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 34. orr.

Behin behean, eseri egin zen, zeta arrosa-kolorea orratzez eratxiki zuen belaun gainetan, eta puntada luzez josten hasi zen parpaila estua, erdi eginda zeukan janzkiaren lepoaldean zehar.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus