Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gantza, berriz, animalien ehunetatik eratorria izaten da gehiena; bada parte txiki bat landareetatik eratorria (kakahuete eta olibetatik, besteak beste). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.
Sapere (jakin) hitzetik sapientia (jakituria) datorren modu berean, esse (izan) hitzetik essentia (esentzia) eratorri da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 365. orr.
Denborarekin, gas hitzetik eratorri ugari sortu ziren: gasolina, gasolio, gasogeno... besteak beste. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 206. orr.
Nekeza dela teoria zertzea, ondorio orokorrak ateratzea eta baita inplikazio guztiak eratortzea ere. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 19. orr.
Udalerriko botere guztiak agintaritza nagusiaren baimenetik eratortzen dira. Berria - Mundua 2004-04-07
Ondorio desberdinak ziren, printzipio desberdinetatik eratortzen zirelako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 183. orr.
(115i) perpausa (116) katetik eratortzen da, nahitaezko formaldatzeak bakarrik ezarriaz; beraz, muin-perpausa dugu definizioz. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 128. orr.
Lege batetik eratortzen den prebentzio-ahalmena ez dago bere gogortasunean, legea gauzatuko den ziurtasunean baizik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 14. orr.
Gaia, XVIII. mendeko gramatikan jatorrizko hizkuntza bat izango zen, eta honetatik eratorriko lirateke gainerako hizkuntza guztiak eta hauek euren baitan eroango lukete haren oroitzapena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 75. orr.
Premiak bultzatuta esperientziatik eratorri zituen adigai horiek. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 69. orr.
Ordura artean, «kubismotik eratorritako joerak» ziren abangoardiaren ordezkari: eskulturan, Oteiza eta Txillida; pinturan, Saura, Miralles, Tapies. Berria - Kultura 2006-02-01
Hizkuntzaren Filosofian, hizkuntzaren izaera argitzeko aztertzen da hizkuntza, eta ez beste eremuetatik eratorritako interesak direla medio. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 126. orr.
Oinarri-esakune geometriko guztiak, adibidez, "hiruki batean bi alde batera hirugarrena baino handiago dira", ez dira lerroaren eta hirukiaren adigai orokorretatik eratortzen, begiespenetik baizik, eta gainera a priori ziurtasun apodiktikoarekin eratortzen dira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 44. orr.
Muinean pasiboak gorde ote litezkeen galdetzen dugu, perpaus aktiboak "aktiboaren" formaldatze baten bitartez eratorriaz. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 111. orr.
Teoria batek gertaldiak izaki eratorriak direla aldarrikatzen du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 180. orr.
Bankuek produktu eratorrien merkatuetan duten esku-hartze gero eta handiagoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.
Hitz elkartuak eta eratorriak sortzeko erraztasun handia. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 278. orr.
Sistemaren xehetasunari gainera adigai eratorririk ez faltatzea ere badagokio. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 22. orr.
Teologia eta Morala izan ziren ondoren beti jorratu diren arrazoimenaren ikerketa eratorri ororen eragileak edo, hobeto, harreman-guneak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.
Urearen eratorri bat zela eta bazuela zerikusiren bat azido urikoarekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.
Polietilenoaren kasuan errepikatzen den unitatea etilenoaren eratorria denez, hortik bere izena. Berria - Gaiak 2006-01-12
Gaur egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan baliagarri dauden energiaren %51 petrolioaren eratorriek sortutakoa da. Berria - Ekonomia 2004-06-17
Garai batean monarkak agintzen zuen, hitzaren eratorriek frogatzen dutenez eta zenbaitek ikasi ahal izan dutenez. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 204. orr.
Guk hemen "hitza" bera, eta horren eratorria, "hizkuntza", dugu erabiliko. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 175. orr.
Hau da, ez dakit Durangoko toponimian bildu hitzaren eratorririk ba ote den ala ez. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 40. orr.
Bestalde, d-mût-i dagokionez, berori -d-m-h (--='-ren antza izan') -ren eratorria da eta berorrek ere ideia batekiko antza adierazten du. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 44. orr.
Petrolioaren eratorri astunak. Berria - Gaiak 2006-02-03
Izan ere, nabilonak, TCHaren eratorri sintetikoak, kimioterapiak eragindako gorakoa gutxitzen du. Berria - Harian 2005-04-17
batetik eratorria (4); batetik eratortzen (4); bertatik eratortzen (4); bertatik eratortzen diren (3); erator daitekeen (3); erator daitezke (3); erator daitezkeen (3); eratorri ahal (4); eratorri beharko (4); eratorri da (3); eratorria da (11); eratorria den (4); eratorria ez (5); eratorria izan (3); eratorririko izena (3); eratorritako hitzak (3); eratortzen baitira (3); eratortzen da (5); eratortzen den (7); eratortzen dira (9); eratortzen diren (12); eratortzen dugu (5); esperientziatik eratorri (5); eta bertatik eratortzen (3); hitzetik eratorria (5); izen eratorri (3); katetik eratortzen (3); produktu eratorrien (5); produktu eratorrien merkatuetan (3); tik eratorria (3); tik eratorria da (3)