Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eratorpen iz eratortzea. ik eratorketa.

Eratorpen bi kidekoak direla esango dugu, (15) ereduko diagrama bera sortzen badute.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 49. orr.

(29) erregela eratorpen guztiei ezarri behar zaie, edo ondorioa ez da perpausa izango.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 69. orr.

Horiek guztiek ezaugarri komun bat dute: beren egitura gramatikalaren sorkuntzan aurrera egiteko, "euren eratorpenaren ibilbidea" (27. or) ezagutu beharra dago.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 17. orr.

Honako eratorpenak gertatu direlarik: aita aca > ata, ditut dicut > ditut.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 26. orr.

Aurkezpen oinarrizkoaren bermoldaketez eta horiek dakarten eratorpenaren berrantolaketaz.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.

Zientzia deitzen dioguna ez da sortzen teknikoki [...] baizik arkitektonikoki, kidetasunagatik eta osokia lehen-lehenik ahalbidetzen duen barneko helburu goren bakarraren eratorpenagatik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 278. orr.

Beheraka zabaldu nahi dituzte katearen bukaeran tarteko ondasunen eta hornigaien eskaintza merkea edukitzeak eragiten dituen eratorpenezko efektuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Eratorpen fonologikoaren ikusmoldea aldatu duten eskola berrietan silabaren sorlekuaren inguruko eztabaida ez da sortu ere egiten askotan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 135. orr.

Nahiz eta fonologialariaren analisiak erakusten duen eratorpena fonologikoa dela, hemen hiztunen erabilera sinkronikoaz ari gara. osagai-egiturari buruzko argibideak behar ditu (hots, eratorpenean egindako urratsei buruzkoak), eta egin beharreko lekualdaketa ezin dugu inola ere adierazi osagai-egituraren terminoetan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 112. orr.

Esaten denean frantsesezko pommier hitza pomme-tik datorrela, gramatika eratorpeneko kasu bat ari gara aipatzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 231. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eratorpen bat (3); eratorpen fonologikoaren (3); eratorpenean egindako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus