Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erasotzaile (596 agerraldi, 57 liburu eta 271 artikulutan; ETCn 7.008 agerraldi) 1 izond/iz erasotzen duena.

Ikus bedi behialako egun hartan ez zela harri bat gehiago jaurti emakume errukarriaren aurka, Jesusek hitz fatalak esan eta esku erasotzaile guztiak gelditzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 230. orr.

Limes-a ez zen izan zibilizazioaren gordeleku bakarrik, baita probidentziazko salbagailu ere barbaro erasotzailearentzat berarentzat, bere baitan zituen indar demoniakoki autosuntsitzaileen aurka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.

Era berean, jakinarazi zuten ez dutela «funtzionario erasotzailerik» onartuko euskal presoak diren moduluetan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Arrakastatsu erasokorra den zibilizazioak ordaindu beharreko gizarte-prezioa bere atzerriko biktimen kultura exotikoa gizarte erasotzailearen barne-proletalgoaren bizi-lasterrera iragaztea izaten da. litekeenagoa da lehen akusazioan jende askok gezurra esatea, errazagoa baita ezjakintasunak eragindako lilura edo gorroto erasotzailea gizon askorengan elkartzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 254. orr.

Berdin ikus dezakegu inbasore (nazien nazionalismo erasotzailea) zein morroi (Petain-en nazionalismo errenditua).  Berria - Kultura   2004-04-14

Informazio prozesua beharko lukeeena auzibide erasotzaile bihurtzen da, eta epailea, auzipetuaren etsai.  Berria - Harian   2005-03-19

Askotan, gainera, babestu ere egiten ditu erasoak eta erasotzaileak.  Berria - Gaiak   2004-02-25

Lege hauek txartu egiten dute erasotuen egoera eta hobetu erasotzaileena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 107. orr.

Nazka eman zidan haren tonu erasotzaileak, eta bekoz beko begiratu nion, errespetua eskatuz bezala, tinko, eskolan ikasleekin egiten dudan bezalaxe.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 132. orr.

Beste soldadu batzuek erasotzaileak hil zituzten geroxeago.  Berria - Mundua   2004-01-15

Hura ikusi orduko, beldurra nagusitu zen guztiengan, defendatzaileengan zein erasotzaileengan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 121. orr.

Gizonezkoek emakumeen erasotzaile izaten ikasten dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Gurasoek nahiago izan dute haien seme-alabak erasotzaile izatea biktima izatea baino.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Ordurako Mendebaldeko erasotzaileek ia galduak zituzten Sirian beren aitzindari-postu babesgabe guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

Asteburuan ustez Al Kaedako erasotzaileek Saudi Arabiako Khobar herrian petrolio konpainietako 47 langile bahitu eta horietako 22 erahil ostean, merkatuetan ezinegon handia espero zen.  Berria - Ekonomia   2004-06-02

Bere erasotzaileari ere barkatu zion, girixtino guzien eginbidea segituz funtsean.  Herria   2005-06-02

Erasotzaileari bere armekin aurre egiten ikastea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 260. orr.

Barbaroak, bere erretiradan, maniobra-eremu mugagabea ireki duenean [...] lerro batera iristen da, non zibilizazio erasokorraren nagusitasun militarra neutralizatu egiten duen erasotzailearen operazio-basetik frontera dagoen tarte oso luzearen eragozpenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 141. orr.

Erasotzaileek gordelekuetatik irten eta putzua inguratu zuten, armak prest zeuzkatela.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 113. orr.

Ohorea galtzeraino bortxatua izateko arriskuan dagoen gizonak edo emakumeak, ahal badu, erasoaldia jasan aurretik erasotzailea hiltzea baimentzen duen araua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 109. orr.

Horrek erasotzailea harrotu egiten du, eta emakumea etsipenak jota uzten du.  Berria - Harian   2005-11-24

Topaketa bakoitzean erasotzaile bat izaten dela alde batean eta erasoaren biktima bat beste aldean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 246. orr.

Poliziak hasieratik zekien erasotzaileak muturreko islamistak zirela, eta ez, Gobernuak esan bezala, ETAko kideak.  Berria - Mundua   2004-07-07

Lehen okasioan erasotzailea Espainia zen, Espainiar Armada, 1588; bigarren okasioan, Luis XIV.aren Frantzia, Blenheim, 1704; hirugarren okasioan, Iraultzaren eta Napoleonen Frantzia, Waterloo, 1815.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 312. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Zer hasi zen, ba, Talesen erorikoarekin? -galdetu zion, erasotzaile.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Ez nion erasotzaile, ez iraingarri, ez bortxaz begiratu, ez eta inondik ere.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 21. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ibaika heldutakoen hira, kantua eta gangarra ustezko erasotzaile oilartuaren kontra. Erasotzaile suizida bilakatzea pentsatuko nuke neronek.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.

Erasotzaile musulmanak artean lehorrean Rivieratik barrura bultzaka eta Alpeetako igarobideak betetzen ari ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 218. orr.

Beren harrapatze-helburuetarako aprobetxatzea lortu duten erasotzaile barbaro edo atzerritarrek eskuraturiko onurak nabariak dira eta, ikuspegi laburraz, ikaragarriak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.

Mazedoniar eta erromatar erasotzaile militarren lehen helburua biktimen ustiatze ekonomikoa zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

Bardet jokalaria du erasotzailerik onena, baina 30 postuan da.  Berria - Kirola   2004-11-20

Bardet jokalaria du erasotzailerik onena.  Berria - Kirola   2004-11-20

Begira, babiloniarrek eginak dituzte erasorako bideak, eta laster eroriko da Jerusalem erasotzaileen esku.  Elizen arteko biblia   Jr 32,24

Sizilian jaioek, ahal zuten guztia egin zutelarik armen bidezko greziar konkistari aurre egiteko, aldi berean beren borondatez onartu zituzten greziar erasotzaileen hizkuntza, erlijioa eta artea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.

Erantzun konplitua eman nion, gure ustezko erasotzaileen kopuruari zegozkionak hanpatuta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.

Oraindik ez dute inor atxilotu, erasotzaileak ertzainak iritsi baino lehenago alde egin baitzuen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

4 (hitz elkartuetan)

Erasotzaile taldea ere ezbaian gelditu zen, eta beraietako batek makurtu eta gonbito larria egiten zuela ikusi zuen Fionnek.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 105. orr.

· Gehiago direla gaueko lapurrak edo karabana erasotzaileak araupeko soldaduak baino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 47. orr.

Itsas erasotzaile mekanizatu gabe haiek, gogaikarriak gerta bazitezkeen ere, ez ziren konkistatzaile potentzialak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 209. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus