Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erasotu1 1 izond erasoa jasan duena.

Berdintasun-Planean, emakume erasotuentzako zerbitzuen ebaluaketaren beharra azpimarratu eta informazioa eta laguntzarako doako telefonoa ipintzea jasotzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Egun, euskal herritar guziak laborari erasotuak senditzen gara!  Berria - Harian   2005-09-30

Fededun erasotuaren oihua.  Elizen arteko biblia   Sal 3,1 tit

Jainkozale atsekabetu eta erasotuaren otoitz larria.  Elizen arteko biblia   Sal 69,1 tit

Erasotzailearen inpaktuaren ondorioa gorputz erasotuan arrakastaz sartzea izan baita erasotzailearen kultur irradiazioaren bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 253. orr.

Zibilizazio erasotu batek izan ditzakeen erreakzio-mota alternatiboak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.

Kultur elementu bakartu batek gizarte erasotu baten bizitzan sartzen arrakasta izan duenean, ondoren jatorri bereko beste elementu batzuk eraman ohi dituela aurkituko dugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 255. orr.

Eraso arrakastatsuaren ondorioak alde erasotuaren gizarte-gorputzean konplexuagoak izaten dira, baina ez hobeak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 255. orr.

Berorrek karabineroen buruari idatziz pasatu zion bertsioa ez datorrela bat alderdikide erasotuek federazioari emandakoarekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 247. orr.

Igoera txikiak, teknotxerritxo erasotuen salbuespenarekin.  Berria - Ekonomia   2004-06-17

Askotan Jainkoak ontzat ematen du gizakia erasotua gerta dadin, bekaturako isuria dela sentitzeak damaion gaitzagatik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 114. orr.

2 (izen gisa)

Eraso eta erasotu guztiak berdinak ez direlako, erantzun eta elkartasun ekimen ezberdinak antolatzeko beharra dago.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

-Halere zuk ezingo duzu hori gurekin batera ikusi, Neuhäusl jauna -defendatu zen erasotua, ugazabaren mehatxua zakar aipatuz-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 44. orr.

Zorionekoak zuzenagatik erasotuak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 24. orr.

Gainera, gezurtatu egin zuen AEBen argudioa, hots, erasotuak «atzerriko borrokalariak» zirela.  Berria - Mundua   2004-05-21

Erasotuak erasotzaile bihurtu nahian.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Komenigarria izango da, berriro, "eragile" eta "erreaktibo", erasotzaile eta erasotuaren paper antitetikoak jokatzen dituztenengan izandako ondorioak aparte aztertzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 261. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus