Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jada ez duela balio garai batean bezala saltzeak, saltzaile erasokorraren garaiak joan direla. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 84. orr.
Mantxako jende hura erasokorra, bortitza, harroa izango zela uste zuen; ez, ordea: jende apala, atsegina, handiusterik gabea zen gehiena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 201. orr.
Letoniaren aurka, talde erasokorragoa. Berria - Kirola 2004-06-17
Zakurrek beldur hartu diote piztiari, ez dira hari aurre egiteko gai, ezta basurdetarako erabiltzen diren txakur temati erasokorrak ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 53. orr.
Gaizki heziz gero, berez mantsoa den zakurra erasokor eta lanjeros bihur liteke. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 73. orr.
Arrakastatsu erasokorra den zibilizazioak ordaindu beharreko gizarte-prezioa bere atzerriko biktimen kultura exotikoa gizarte erasotzailearen barne-proletalgoaren bizi-lasterrera iragaztea izaten da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 254. orr.
Keinu lizun erasokorrak egin zizkion publikoari, adierazi nahian-edo, oraindik ere nahi beste indar bazuela beste edonori aurre egiteko. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.
Oso joko fisikoa egiten du eta erasokorra. Berria - Kirola 2004-10-23
Gatazka hauetatik ihesi joandakoek askotan muga itxiak, jarrera erasokorrak eta segurtasunik eza aurkitu dituzte erbestean. Berria - Harian 2006-04-20
Alde on eta txarrak ikusten dizkiote EBri: «Alde ona da lan egiteko aukera gehiago egongo direla, baina bestalde, lan egiteko era erasokorra daukaten enpresa asko etorriko dira». Berria - Mundua 2004-04-30
Daniarrak sistema erasokorra atera zuten, 4-3-3, baina pase luzeetan baino ez zuten lortu Cechen atera gerturatzea. Berria - Kirola 2004-06-29
Gizarte justuagoa eta solidarioagoa eraikitzeko helburuarekin, ekintza sindikal erasokorra egiteko baldintzak badaudela uste du LAB sindikatuak. Berria - Ekonomia 2004-10-03
Atxiloketa gertatzen denean, aztarnak epailearen esku geratzen dira; norbaitek errugabea dela frogatu ahal izateko, errudun jotzen dute lehenengo: honi auzi erasokorra egitea esaten zaio. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 61. orr.
Bertan, erretzaileek lasai demonio erre dezakete, ingurukoen begirada erasokorrik nozitu beharrik izan gabe, bezero guztiak haietarikoak direlako. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 59. orr.
Gero eta doinu probokatzaileagoa, erasokorragoa, mehatxukorragoa. Suicide taldearekin, punk elektronikoaren hazia erein zuen, eta 70eko hamarkadako New York erreboltarian, sintetizadoreekin ere musika erasokor eta probokatzailea egin zitekeela erakutsi zuen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 46. orr.
Araudia beharrezkoa da, beraz, EB-IUren ustez, «errauste plantak, Euskal Y-a eta antzeko proiektu erasokorrak» galarazteko. Berria - Euskal Herria 2004-06-09
Zibilizazio erasokor baten ohiko armak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.
Berak, neurri handi batez urezkoa zela jakingo balu bezala, ura maite zuen, itsasoko ur geldigaitz, erasokor, olatuen hazilaria. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.
Mendebaldeko Kristandadeak bere energia erasokorrak ipar-ekialdeko mugara bideratu zituen orain. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.
Ann Marie Rogers emakumeak bularreko minbizi erasokorra du, baina Herceptin botikaren bidezko tratamendua ukatu dio osasun zerbitzuak, oso garestia dela argudiatuta. Berria - Gaiak 2006-02-16
Elkartasuna adierazi nahi diegu, bai Nafarroan euskararen kontrako politika erasokorra jasaiten duten gizarteko sail desberdineri. Herria 2001-02-01
Agerkariek ikerketa kazetaritza erasokorragoa egiten hasi dira, irakurleen interesa bereganatzeko. Berria - Gaiak 2004-10-17
Hegazti gripearen birusik latzena da, oso erasokorra, eta mundu osoan zabaltzen ari da. Berria - Gaiak 2006-02-19
Mila hegazti inguru hilda azaldu dira Israel hegoaldeko bi etxaldetan, baina osasun agintarien arabera, ez ditu gripearen birus aldaerarik erasokorrenak hil. Berria - Gaiak 2006-03-17
Ez zen, pentsatuko duzun bezala, irakurle, salaketa zuzen erasokor bat izan, jokaera sotil bat baizik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 192. orr.
Halako setakeria bortitz eta erasokor batez egiten zien aurre aitari eta anaia nagusiari. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.
Neure jenio erasokorrak bultzaturik, eskueran zegoen edozer jaurtitzen nuen, amorratuz gero. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.
Peppone erasokor hurbildu zitzaion. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 351. orr.
Otsoak kamerarantz erasokor mugitzen dira eta hala amaitzen da iragarkia. Berria - Mundua 2004-10-24
-Hau ez da Fakultateko panfletotxoa, hau moda-aldizkari bat da -erasokor orain Jefea-. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 153. orr.
Eta, hara non, ni zoriontasunean nengoela, zorigaitza, erasokor, inguruka zebilkidan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 299. orr.
Besarkatu nuenean, bere bularrak erasokor sumatu nituen elastikoaren pean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 203. orr.
Hegoafrikak oso erasokor jokatu zuen. Berria - Kirola 2004-08-14
askoz ere erasokorragoa (3); erasokor eta (9); erasokorra da (3); erasokorra den (4); erasokorra eta (4); erasokorragoa da (3); erasokorrak dira (4); erasokorrak eta (5); ere erasokorragoa (3); eta erasokor (4); eta erasokorra (5); jarrera erasokorra (15); jarrera erasokorrak (3); joko erasokorra (3); talde erasokorra (6); talde erasokorragoa (3)