Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lanpa-argiak erakarritako zomorroak ematen dute; haiek baino fidagaitzago jokatzen dute, hala ere, ezker-eskuin begiratzen baitute eta pauso laburrak ematen, inor erasoka hasiko zaien beldurrez bezala. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 174. orr.
Hitzez erasoka hasi zitzaion aldamenekoari, aiurri ziurrenik ahula gaizki tolespetzen zuen harrokeriaz, Bide-lapur bat ikusi zuten mendian turkoei erasoka. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 235. orr.
Filistearrak Keila hiriari erasoka ari dira eta larrainetako garia lapurtzen. Elizen arteko biblia 1 Sm 23,1
Irain egiten digute eta guk bedeinkatu; erasoka erabiltzen gaituzte eta guk jasan. Elizen arteko biblia 1 Ko 4,12
Hor zabiltzak gazte batzuk, baionetak prest, beste nazio batzuetako gazteei erasoka [...] elkar txandaka akabatzen, jadanik ez baitu balio lehen axola zuen ezerk. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 199. orr.
Irisarrik biolina utzi zuen alboan, musika bazter batean utzirik uxatu nahi baitzuen erasoka zetorkion tristura. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.
Zazpi ahalak egin zituen eulien antzera erasoka zebilzkion pentsamenduak baztertzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 258. orr.
Bata bestearen ondoan, iparraldean eta hegoaldean, etsaiaren konpainia berriak harresietara iristen ziren erasoka. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 120. orr.
Azken maldak igarota helmugara ari ziren iristen Landaluze eta Simeoni, eta erasoka malda horietan Jose Antonio Flecha espainiarra Rogers eta Peschelekin batera. Berria - Kirola 2004-07-14
Eguraldia ezin txarragoa zen asteburuaren hasieratik, hogeita hamabost graduko bero sapa itogarria, hezetasunez eta argi itsugarriz erasoka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 260. orr.
Orrialde apurtuak irteten ziren alde guztietara, liburuak indarka ari baitziren beren artean, borroka-neurketa sutsuetan elkarri haginka eta erasoka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.
erasoka ari (6); erasoka ari dira (3); erasoka eta (5); erasoka hasi (7); eta erasoka (6)